Jon Urtizberea eta Claudia Behobide San Martzialerako igoeran garaile
Inoizko parte hartzailerik handiena izan da aurtengo San Martzialerako igoera lasterketan. Super Amara BAT antolatzailea "oso pozik" agertu da.

Irungo jaien egitarauaren barruan hitzordu garrantzitsua izaten da San Martzialerako igoera lasterketa. Super Amara BAT taldeak antolatzen du urtero eta aurten inoiz baino parte hartzaile gehiago izan ditu: 158 parte hartzaile zehazki. Haatik, “oso pozik” agertu dira antolatzaileak.
Ekainaren 28an egin da aurtengo San Martzial Carrocerias Euskalduna lasterketa. Egun eguzkitsu eta beroa izan zuten lasterkariek. Gizonen kategorian Jon Urtizberea izan zen helmugaratzen lehena. 13 minutu eta 31 segundo behar izan zituen. Podiumaren bigarren kaxoia Beñat Bengoetxeak bete zuen eta hirugarrena Aritz Arratibelek.
Emakumeen kategorian, berriz, Claudia Behobide gailendu zen. Myriam Males helmugaratu zen bigarren, Behobidetik oso gertu, eta Susana Ruizek osatu zuen podiuma.
Lehen 10en sailkapena
Gizonak
- 1. Jon Urtizberea (13:31)
- 2. Beñat Bengoetxea (13:47)
- 3. Aritz Arratibel (13:54)
- 4. Aritz Garin (14:07)
- 5. Jon Elkano (14:16)
- 6. Javier Garcia (14:44)
- 7. Victor Madejon (15:22)
- 8. Alberto Chacon (15:30)
- 9. Xabier Urra (15:40)
- 10. Borja Garcia (15:48)
Emakumeak
- 1. Claudia Behobide (19:02)
- 2. Myriam Males (19:10)
- 3. Susana Ruiz (20:45)
- 4. Pilartxo Alkalde (20:52)
- 5. Irati Alzuri (21:30)
- 6. Josune Vilumbrales (22:10)
- 7. Iratxe Aires (22:23)
- 8. Elena Olazabal (22:24)
- 9. Eva Cotrina (23:50)
- 10. Maria Pilar Lekuona (24:01)