2025/5/16

Euskaraldia

Hondarribian ere abiatu da Euskaraldia

Lagunez eta herriko ezagunez inguratuta hasi zuten Hondarribiarrek 2025ko Euskaraldia. Txapa jartze ekitaldiaren ondoren Mintzodromo ibiltaria egin zuten.

EAJ: "Ez gatoz bat San Marko parkean egiten ari diren obrarekin"

San Marko parkeko obrak dekretu bidez onartu dituztela deitoratu eta gardentasun falta egotzi diote udal gobernuari.

Plazak bete dira Euskaraldiaren lehen egunean

Atzoko irekiera ekitaldian herritar ugari gerturatu ziren Zabaltza plazara eta atzera kontaketaren ondoren, 'ahobizi' eta 'belarriprest' txapak jantzi zituzten.

Mercadonak kaleratutako langile bat berriz kontratatu beharko du ELA sindikatuaren helegitez

Iaz kaleratu zuen enpresak langilea eta bajan zegoen. ELA sindikatuak helegitea aurkeztu eta Donostiako epaitegiak baliogabetu egin du kaleratzearen ebazpena.

Julia Lasa, Ane Garmendia eta Patri Taberna

Zestafesta, diseinuaren munduan erreferente

Hilaren 31n Zestafesta sormen eta diseinu festibalaren bigarren ekitaldia egingo da. Iazko formatu bera izango du: goizean tailerrak, eta arratsaldean hitzaldiak eta Topa! egingo dituzte.

Erregimen irekiaren aldeko piezak lotzera

'Puzzlea osatu arte!' iniziatiba bihar iritsiko da Irun, Lezo, Oiartzun eta Errenteria-Oreretara. Kalea zapaldu ezin duten herri horietako bost preso politikok bizi duten salbuespen egoera salatuko dute.

Aiert Larrarte Aldasoro. Iratxe Sorzabalen abokatua

«Kondena duen kasuan ez du eraginik absoluzioak»

Sorzabal absolbitu egin du Espainiako Auzitegi Nazionalak azken bi epaiketen sententzietan. Dena den, 24 urteko kondena betetzen ari da, eta haren egungo egoera judizialaz aritu da bere abokatua.

Erraldoirik gabe ez dago festarik

Herriko jaietan arrakasta handia izaten dute erraldoien kalebueltek. Jende asko biltzen dute karriketan, baina horien kudeaketa kinka larrian egon da zenbaitetan, jende falta baitago zenbait konpartsatan.

Herri Kanta Jaialdiaren XXXIV. edizioa, igandean

Guztira hamar abesbatza igoko dira oholtza gainera: Klink Korua, Amute-Kosta, Surbesta, Kardiñeruak, Xarmanta, Billabak, Goxoki, Zumardikoak, Olagarro, eta Marla Abesbatza.

Larreaundira gerturatuko da Cristina Laborda

Hilaren 22an Alkatea Auzoetan ekimenarekin gerturatuko da alkatea Larreaundira. Auzoko beharrak entzuten arituko da.

Lapitze kaleko saneamenduko kolektorea berritzen ari dira

Lan horiek Elatzeta eta Lapitze kaleetan trafikoan aldaketak eragingo ditu hamar egunez.

Autobus flota osoa elektrifikatu du Irunek

Irungo L3 eta L4 lineetara autobus elektrikoak gehitu ditu Udalak, eta L5 linea ere erabat elektrikoa izango da. Irunbuseko erabiltzaile kopurua goraka doa, 2023tik 2024ra %6,77ko igoera izan zuen.

Emaitza distiratsuak ekarri dituzte Santiagotarrak klubeko arraunlariek

Aulki Mugikorreko Nazioarteko Arraun Txapelketan ibili dira batzuk, eta kimuak, berriz, Espainiako Txapelketan.

Ahizpatasunaz eta lidergo feministaz hausnartzeko hitzordua

Mankosengal elkarteak, udalaren laguntzarekin solasaldi bat antolatu du Fatou Dieng senegaldarrarekin. Hilaren 19an izango da, Kultur Etxean.

Gehiago