Larreaundira gerturatuko da Cristina Laborda
Hilaren 22an Alkatea Auzoetan ekimenarekin gerturatuko da alkatea Larreaundira. Auzoko beharrak entzuten arituko da.

Alkatea Auzoetan programarekin Larreaundira gerturatuko da Cristina Laborda alkatea. Lehenbizi, auzoa bisitatuko du auzo elkarteko kideekin batera eta bertan herritarren ideiak, kezkak eta iritziak bertatik bertara entzuteko. Alkatearen hitzetan, “itxuraz txikiak diren proiektuen bidez, parte- hartzean oinarritutako hiri inklusibo bat eraikiko dugu”.
Hilak 22an izango da bisita 17:00etan. Geroago, 19:00etan auzo-elkartearen egoitzan (Virgen Milagrosa kalea, 3) gerturatuko da alkatea eta bertan auzotarrekin bilduko da.
Aurreko edizioetan bezala, espazio bat prestatuko dute Irungo Udalaren webgunean, eta auzo bakoitzari aste bat eskainiko diote, auzotarrek beren proposamen eta iradokizunak helaraz ditzaten. Eskaerak jaso eta konpromisoak hartuko dituzte, eta konpromisoen betetze mailari buruzko informazio puntuala ematen joango dira.
Anaka-Puiana
Alkatea auzoetan ekimen berrituaren zazpigarren saioa martxoaren 20an egin zen, Anaka-Puianan. Aurrena auzoa bisitatu zuen auzo-elkarteko kidek lagunduta, eta ondoren, arratsalde horretan bertan, aurrez aurreko bilera egin zuen auzotarrekin, auzo-elkartearen egoitzan.