Ahizpatasunaz eta lidergo feministaz hausnartzeko hitzordua
Mankosengal elkarteak, udalaren laguntzarekin solasaldi bat antolatu du Fatou Dieng senegaldarrarekin. Hilaren 19an izango da, Kultur Etxean.

Hondarribiko Mankosengal elkarteak, udalaren laguntzarekin, Ahizpatasun sareak eta lidergo feminista Afrikako emakumeen begiradatik solasaldia antolatu du. Fatou Dieng senegaldarra izango da protagonista.
Antolatzaileek azaldu dutenez, solasaldiak “sororitatea eta aliantza dekolonialak eraikitzeko emakume senegaldarren memoria kolektiboa balioesteko eta arrazakeriaren eta patriarkatuaren aurka ahots bateratua sortzeko” helburua du.
Hilaren 19an izango da, 18:00etan, Hondarribiko Kultur Etxeako 103 gelan.