Emaitza distiratsuak ekarri dituzte Santiagotarrak klubeko arraunlariek
Aulki Mugikorreko Nazioarteko Arraun Txapelketan ibili dira batzuk, eta kimuak, berriz, Espainiako Txapelketan.

Joan den asteburuan, Libournen (Frantzia) jokatu zen Aulki Mugikorreko Nazioarteko Arraun Txapelketan parte hartu zuten Santiagotarrak klubeko arraunlariek. Irundarren arabera, lehiaketa hau Frantzia hegoaldeko txapelketarik garrantzitsuena da eta aulki mugikorreko klub gehienek hartzen dute parte.
Guztira 2.000 arraunlari baino gehiagok hartu zuten parte 500 ontzi baino gehiagorekin. Santiagotarrak klubeko 77 arraunlari joan ziren eta 19 ontzitan itsasoratu ziren. Lau ontzitako hainbat arraunlarik jantzi zituzten dominak:
- Lauko scull gazteak: Oier Emazabel, Inhar Romano, Julen Beltran eta Luken Solozabal.
- Nesken zortzikoa patroiarekin: Ane Calvo, Jone Laguardia, Leire Navaridas, Aitzpea Gonzalez, Irati Laguardia, Elaia Saenz, Ana Collazos eta Maitane Zapirain. Urko Puy (patroia).
- Neska beteranoen lauko scull: Arantza Zuzundegi, Izaskun Burutaran, Karmele Sorondo eta Elena Laguardia.
- Gizon beteranoen zortziko ontzia patroiarekin: Iker Gonzalez, David Sevine, Antxon Arellano, Iñigo Tejero, Aitor Gonzalez, Joseba Larretxea, Ignacio Mancisidor.
Kimuak, Espainiako Txapelketan
Pasa den asteburuan kimuak ere lehian aritu ziren Aranjuezen (Espainia) jokatu zen Espainiako Ibai eta Zeharkaldien Txapelketan. Kluben arteko hamabigarren postua lortu zuten eta maila indibidualean ere emaitza onekin itzuli ziren etxera.
Kadeteetan, June Arrastoa eta Katixa Francok urrezkoa jantzi zuten K2 ontziarekin. Aldiz, Eider Ceciliak zilarrezkoa bereganatu zuen K1 ontziarekin. Kategoria mistoan, berriz, seigarren sailkatu ziren Nerea Egiguren eta Iker Camacho, eta Ion Castrillo eta Irati Escribano zazpigarren izan ziren.
Kanoetan aritu zirenik ere egon zen. Laia Elias izan zen horietako bat eta laugarren sailkatu zen. Javier Herrera seniorrak zortzigarren bukatzea lortu zuen.