Lan hitzarmena nagoziatzeko eskatu dute Txintzerreko langileek
Hurrengo elkarretaratzea ekainean egingo dute, enpresaren eta Administrazio Kontseiluaren arteko bileraren egunean.

Aste honetan Txingudiko Zerbitzuak-eko zuzendaritza lan hitzarmenaren negoziaketa oztopatzen ari dela jakinarazi zuen Bidasoko ELAk. Egoera horri aurre egiteko mobilizazioak deitu zituzten langileek ELA eta LAB sindikatuek babestuta.
Gaur goizean egin dute iragarritako mobilizazio horietatik lehena. Langileen asanblada egin ondoren, goizeko 09:30ean, Txingudiko Zerbitzuak-en parean bildu dira enpresako langileak.
Enpresari langileak “errespetuz” tratatzeko eta hitzarmena “zintzoki” negoziatzeko eskatu diete, eta jakinarazi dute hurrengo elkarretaratzea ekainean egingo dute, enpresaren eta Administrazio Kontseiluaren arteko bileraren egunean.