Kirola, inklusioa eta elkar ezagutzea helburu dituen egitasmoa da Hondarribia Baltsan. Atzegiko 130 kirolarik eta herriko bost kirol klubek parte hartuko dute.
Sindikatuekin negoziatuta prozesu baten bidez kontratatuko dituzte udaltzain gehiago. Poliziarentzako baliabideetan ere inbertsio ekonomikoa egingo du udalak.
Txapa jartze ekitaldi herrikoiarekin emango diote Hondarribiarrek hasiera Euskaraldiari. Arratsaldeko 18:00etan izango da Kasino Zaharrean.
Agenda 2030 herritarrengana gerturatzeko asmoz, Hitzetatik Ekintzetara ekimena landuko du fundazioak Irunen. Hilaren 20an Irungo tren geltokian egongo dira euskal kulturari buruzko herritarren iritziak jasotzeko.
Partida erabakigarriak jokatuko dituzte 18 eta 16 urtez azpiko taldeek, Baztanen eta Gernikan, hurrenez hurren.
Pint Of Science egitasmoa Irunera iritsiko da eta Altzola tabernan medikuntza nuklearrari eta nanoteknologiari buruz arituko dira. Hilaren 21an izango da saioa.
Beste herrialde edo erkidego batzuetatik etorritako haur eta gazteei euskara irakastea da helburua. Hilaren 23ra arte eman daiteke izena.
Irundarrak folk esperimentalago batetik elektronikara egin duen jauzia baloratu du Furyak saritzeko. Zuzeneko emanaldien lanketari ere aitortza egin diote.
Hilaren 16tik 18ra hainbat bisita antolatu ditu museoak. Horrez gain, igandean doakoa izango da museorako sarrera.
Irekiera ekitaldia Zabaltza plazan izango da gaur 18:00etan. Artian, berriz, larunbatean (hilak 17) ekimen herrikoia egingo dute auzoan bertan.
Apirilean 39.787 bidaiari igaro dira Gipuzkoako azpiegituratik. 2024 urteko hil berean baino %8,5 gutxiago.
Gorka Tafallek, Jon Diazek, Oier Etxaidek, Beñat Sagarzazuk eta Kimetz Lekuonak osatu zuten Marlaxka Xake Klubeko taldea Gipuzkoako txapelketan. Bost lehiatik lau irabazi zituzten.
Eremuaren izaera mantentzeko alegazioak aurkeztu zizkion Hondarribiko PSE-EEk HAPOri. Horiek onartu direla ikusita pozik agertu diren arren, konpromisoak bete daitezen "adi" jarraituko dutela adierazi dute.