Aireportuko bidaiari kopuruak behera egiten jarraitzen du

Apirilean 39.787 bidaiari igaro dira Gipuzkoako azpiegituratik. 2024 urteko hil berean baino %8,5 gutxiago.

Hondarribiko Aireportuko pista Vueling konpainiaren hegazkin bat, Hondarribitik aireratzen

AENAK Donostiako Aireportuak apirilean izan dituen bidaiarien balantzea egin du eta horiek 2024ko datuekin alderatu ditu.

Jakinarazi dutenez, aurtengo apirilean 39.787 bidaiari igaro dira Gipuzkoako azpiegituratik. 2024 urteko hil berean baino %8,5 gutxiago. Aireratze eta lurreratzeei dagokienez tendentzia bera errepikatu da: 2025ean 492 operazio izan dira, urtebete lehenago baino %8,2 gutxiago.

Bestalde, urteko datu metatuari erreparatuz gero, aireratze eta lurreratze gehiago izan badira ere (%1,3 gehiago), bidaiari kopuruak behera egiten jarraitzen du. 2025ean 133,066 bidaiari igaro ziren Hondarribiatik, 2024an baino %1,8 gutxiago.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.