Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Areagotu egingo dira zaintza kamerak eta poliziaren plantilla

Sindikatuekin negoziatuta prozesu baten bidez kontratatuko dituzte udaltzain gehiago. Poliziarentzako baliabideetan ere inbertsio ekonomikoa egingo du udalak.

Alaine Aranburu Etxegoien
Irun
2025/05/15

Herenegun bildu zen Segurtasuna eta Bizikidetzarako Batzorde Iraunkorra eta bertan segurtasunari buruzko datu eguneratuak emateaz eta jarduera planak aurkezteaz gain, udal gobernuak hartutako erabakien berri eman zuten. Hiriko gorroto delituen bilakaeraren polizia informazioa ere partekatu zuten.

Udaltzaingoaren plantilla finkoa handituko dute eta bide publikoan kamera berri gehiago jarri. Agenteen kopurua “modu esanguratsuan eta progresiboan” handituko dute eta sindikatuekin negoziatutako prozesu bat baliatuko dute horretarako. Udalak nabarmendu du beharrezkoa dela espazio publikoan polizia gehiago egotea “funtsezko elementua” delako udalerriaren beharrei erantzun “eraginkorragoa bermatzeko” eta “delituen aurrean prebentzio eta disuasio funtzioa betetzeko”.

Aldi baterako zortzi polizia ere kontratatuko dituzte eta polizia laguntzaile lanetan arituko dira. Etengabe arituko dira polizia operatiboan eta funtzio espezifikoak egingo dituzte, hala nola, udal ordenantzen betetzea kontrolatzea eta zirkulazioa erregulatzea. Langile hauei esker “estaldura eta eraginkortasuna handiagoa” izango dela uste dute.

Ekipamenduan ere inbertsioa egingo du udalak eta polizia ibilgailu berriak erosiko dituzte. Halaber, balen aurkako txalekoak, babes ekipoak, pantailak eta Europako datu baseetara konektatutako hatz marken sistema berritzaile bat erosiko dituzte. Azken baliabide hau atxilotutako pertsonak identifikatzea erraztuko duela azaldu du udalak.

Horrez gain, hiriko hainbat puntutan argiteria hobetuko dute: Dunboan, Behobian, Larreaundin, Katean eta Parte Zaharrean. Pasa den hilabetean iragarri zuen udalak ere hiriko gaueko aisialdirako kontrol plana ondu dutela Ertzaintzak eta Udaltzaingoak eta hori ere azken erabakien parte da.

Kamera gehiago

Segurtasun kamera gehiago jarriko dituzte Irungo hainbat tokitan. Hain zuzen, oinezkoen joan etorri handieneko eremuetan eta gaueko aisialdiko establezimenduak biltzen diren guneetako kanpoaldeetan. “Pertsonen segurtasuna, lasaitasuna eta bizikidetza errazteko neurri bat da”, adierazi dute.

Irunbusen lau linea berrietan kamerak jarriko dituzte barruan, erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko helburuarekin. Gidariarentzako izuaren botoi bat ere instalatuko dute.

Cristina Laborda alkateak eskerrak eman zizkien batzordearekin bat egiteagatik merkataritzako eta ostalaritzako Bidashop eta Denok Bat elkarteei. “Martxan jartzen jarraitzen ditugun neurriak aspalditik udal arloen artean zeharka egiten ari garen lanaren emaitza dira”, azaldu du alkateak.

Iñigo Berges Hiritarren Segurtasun eta Bizikidetzarako ordezkariak herritar guztiekin lan egitearen beharra nabarmendu zuen. “Horretan ari gara eta horretan jarraituko dugu”. Udalak hartutako erabakien gainean zehaztu zuen Udaltzaingaoren aginte organigrama berregituratuko dutela Euskal Poliziaren Legera egokitzeko. Atestatuen unitate espezifiko bat ere jarriko dute. “Hilabeteak daramatzagu Udaltzaingoaren eta bere alde sozialaren barruan lanean, eta urte osoan jarraituko dugu hiriko egoera hobetzeko aurrerapausoak egiten, betiere Ertzaintzarekin elkarlan estuan”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.