Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Museoen Egunak aztarna utziko du Oiasso Museoan

Hilaren 16tik 18ra hainbat bisita antolatu ditu museoak. Horrez gain, igandean doakoa izango da museorako sarrera.

Oarso Bidasoko Hitza
Irun
2025/05/15

Museoen Nazioarteko Eguna da datorren igandea (hilak 18) eta Oiasso Museoak bat egin nahian, programazio bat prestatu dute hilaren 16tik 18ra luzatuko dena. Aurtengo leloa Museoen etorkizuna etengabe aldatzen ari diren komunitateetan da eta nabarmendu nahi izan dute museoek “ezinbesteko lotura lana” egiten dutela komunitate baten eta haren historiaren eta nortasunaren artean. Aldi berean, aztertu nahi dute nola egin dezaketen museoek “gazteen indarra erakartzeko” eta “teknologia berriei egokitzeko”.

Hilak 16, ostirala

Neandertalak. Beste gizadiaren historia Pirinio Mendebaldean aldi baterako erakusketaren aurkezpena egingo du Joseba Rios Garaizar, Bizkaiko Foru Aldundiko arkeologoak eta erakusketaren komisarioetako batek. Saioa 19:00etan izango da eta parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da 943 63 93 53 zenbakira deituta edo helbide honetara idatzita. Sarrera doakoa da. 

Neandertalak dira erakusketako protagonistak eta haien biologia eta bizimodua, garapena eta desagertzeko arrazoiak landu dituzte. Horretarako, 100 pieza arkeologiko baino gehiago bildu dira, gure lurraldeko museo eta gordailuetatik ekarriak. Erakusketa hau Bilboko Arkeologia Museoak sortu zuen, eta abuztuaren 31ra arte egongo da Oiasso Museoan ikusgai.

Horrekin lotuta, Irungo museoak neandertalei buruzko hitzaldi ziklo bat eskainiko du ekainean eta ziklo horretan gaian adituak diren arkeologoak egongo dira.

Hilak 17, larunbata

Museoak esperientzia berri bat eskaintzeko asmoarekin, errealitate birtualeko betaurrekoen bidez termetan murgilduko dira. Museoko bilduma iraunkorra ezagutzeko aukera eskaintzeaz gain, bisitariek esperientzia ezin bereziago bat bizi ahalko dute: errealitate birtualeko betaurreko batzuen bidez Oiassoko termek zer itxura zuten ikusi ahalko dute, areto eta igerilekuetan barrena ibili eta duela 2.000 urte nolakoak ziren irudikatu. Museoak arkeologia bisitariari hurbildu nahi dio modu didaktiko eta zirraragarri batean, berrikuntza teknologikoak baliatuta.

Bisiten plaza kopurua mugatua da eta bi txanda egongo dira: 10:00etan eta 12:00etan gaztelaniaz; eta 11:00etan eta 13:00etan euskaraz. Prezioa 5,75 euro da helduentzat eta 4 euro 6 eta 14 urte arteko gazteentzat. Bisitetan parte hartzeko aldez aurretik izena eman beharra dago, 943 63 93 53 zenbakira deituta edo helbide elektronikora idatzita.

Hilak 18, igandea

Museoaren eguna da igandea eta Oiassoko ataka zabalik egongo da doan. Termak eta museoa bera ikusteko aukera egongo da. Horerz gain, Ama Xantalen ermita bisitatzeko tourra norbere kabuz egin daitekeela oroitu dute, Tour Irun Romano doako mugikorreko aplikazioarekin. Hari esker, Oiassori buruzko aurkikuntza arkeologiko nagusiak bisitatzeko ibilbide bat egingo dute hiriaren erdigunean.

Prezioa 5,75 eurokoa da helduentzat, eta 4 euro 6 eta 14 urte arteko gazteentzat. Bi txanda eskainiko dituzte: gaztelaniaz, 11:00etan; eta euskaraz 12:30ean. Bisitetan parte hartzeko aldez aurretik izena emateko  943 63 93 53 zenbakira deitu behar da edo info-oiassomuseo@irun.org helbidera idatzi.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.