Hilaren 20an (ostirala), arratsaldeko 19:00etan egitekoa zen liburu aurkezpena bertan behera geratu da.
Gaur goizeko udal aurrekontuen onarpenerako udalbatza bertan behera gelditu da. Irungo EH Bildu Irunen beharrak asetuko dituen aurrekontu bat negoziatzeko prest da.
Pintaketa faxistak egin dituzte aste honetan Lakaxita Gaztetxean. Horri aurre egiteko, elkarretaratzea antolatu dute etzi, hilaren 21ean, 13:00etan Moskun.
Bozeramaileen Batzordea gaur goizean bildu da aurrekontuak onartzeko, baina proiektuak nahikoa babes ez zuela ikusita, udalbatzarrean "mahai gainean" utzi du proposamena gobernu taldeak.
Bihar –hilak 20– itxiko da Olentzeroren eta Gabon kanten Eguberrietako jaialdian izena emateko epea, 13:00etan.
ETB1eko telesailaren ikuskizun musikala urtarrilaren 3an jasoko du Itsas Etxeak, bi emanaldirekin: 17:00etan lehena, eta 19:00etan bigarrena.
Azken bi urteetako lanketei esker egun udalaren eskumenekoak diren 17 eraikinetatik 11k beteko dute legedia. Betekizun hori 2021 urterako egin behar zela deitoratu du udal gobernuak.
35 abesti, esaera zaharren zerrenda eta Olentzero eta Mari Domingiri gutuna idazteko aukera biltzen ditu liburuxkak.
Urtarrilean egingo diren txartel berriek balio iraunkorra izango dute. Ordainketa helbideratuta dutenei urtarrilaren 31n egingo diete kargua.