EH Bilduk aurrekontuak negoziatzeko prestutasuna du

Gaur goizeko udal aurrekontuen onarpenerako udalbatza bertan behera gelditu da. Irungo EH Bildu Irunen beharrak asetuko dituen aurrekontu bat negoziatzeko prest da.

Gaur goizeko udalbatzan ziren onartzekoak 2025eko aurrekontuak, baina, udal gobernuak bertan behera utzi du, “PSEren 2025eko aurrekontuen proposamenak ez baitu beste alderdien babesik lortu”.

Oihana Brionesek, Irungo EH Bilduren bozeramaileak, argi du “udal aurrekontu batek herritarren beharrei erantzuteko planteamendu politikoak barneratu” behar dituela, ez direla “diru kopuruen eztabaida soil bat, ez dira matematika ariketak”. Norabide horretan, EH Bilduk egin dituen 15 proposamenak herritarren beharrak asetzera bideratuta daudela argitu dute, eta mahai gaineratutako gaiek egunerokotasunean eragin handia dutela deritzote.

Abertzaleen ustez, udal gobernuak ez du asmatu gizartean “garrantzia” duten gaien hauen inguruko “adostasunetara iristeko beste denbora batzuk aurreikusten”. Hala ere, “Irungo erronkei erantzuteko aurrekontuak garaiz onartzeko garrantziaz jabetuta”, EH Bildu negoziaketetan jarraitzeko prest dago.

Erlazionatutako edukiaEz dituzte aurrekontuak onartu
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.