Faxismoaren aurrean, Lakaxitaren elkarretaratzea
Pintaketa faxistak egin dituzte aste honetan Lakaxita Gaztetxean. Horri aurre egiteko, elkarretaratzea antolatu dute etzi, hilaren 21ean, 13:00etan Moskun.
Lakaxita Gaztetxeak pintaketa faxistak egin zizkietela salatu du aste honetan. “Faxismoaren aurrean Lakaxita tinko” mantenduko dela adierazteko eta “faxistak Irundik kanpora” bidaltzeko elkarretaratzea antolatu dute San Tomas egunean, hilaren 21ean, 13:00etan Moskuko Sargia parkearen atarian.
Pintaketak salatu zituzten egunean, arratsaldean bertan garbiketarako hitzordua jarri zuten. Gaur, dagoeneko pintaketak kendu dituztela jakinarazi dute.