'Go!azen 11.0', bitan Itsas Etxean

ETB1eko telesailaren ikuskizun musikala urtarrilaren 3an jasoko du Itsas Etxeak, bi emanaldirekin: 17:00etan lehena, eta 19:00etan bigarrena.

'Go!azen'-eko aktoreen taldea. Argazkia: Eitb.

ETB1eko Go!azen telesailaren musikala berriz ere Hondarribira iritsiko da, bitan gainera. Izan ere, Itsas Etxea auditorioak urtarrilaren 3ko (ostirala) 17:00etan eta 19:00etan bi emanaldi jasoko ditu: Goa!zen 11.0 ikuskizuna da ikusi ahalko dena.

Sarreren banaketarako hondarribiarrei eman diete lehentasuna. Zentzu horretan, sarrera horiek erosteko lehen aukera presentziala izango da: hilaren 21 eta 22an (larunbatean eta igandean) eros daitezke tiketak Arma Plaza kultur eta informazio bulegoan: larunbatean 10:00etatik 18:00etara, eta igandean 10:00etatik 14:00ak arte. Bi egun horietan sarrera guztiak salduko ez balira, Kutxabanken sarreren salmenta zerbitzuaren bidez lor daitezke soberan izango liratekeen horiek.

Sarreren prezioak, honakoak: 18 urtez azpikoenak, 5 euro; 18 urte baino gehiago dituztenenak, 10 euro. Bi urtetik beherakoek doan dute sarrera.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.