Larunbat honetan ekingo diote bigarren jardunaldiari. Puntala auzoan izango da arratsaldeko 16:30etatik 19:00ak arte.
'(Nora)bidean' estreinatuko da Irunen, baita 'Auzotarren Memoria' ere. Halaber, giza liburutegia egingo dute hilaren 18an, Irunera migratu dutenei hitza emateko. Integrazioaz arituko dira, aurreiritzi arrazistak gainditzeko xedez.
Goizeko 11:00etatik eguerdiko 14:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik iluntzeko 20:00ak arte egongo da zabalik Arrantzale auzoko plazatxoan.
Bidasoko hirugarren gaztetxea izango da Eguzkitza kalekoa. Espazioaren etorkizunaz aritzeko lehen asanblada irekia egingo dute igandean, 18:00etan.
Musika, antzerkia, dantza eta bestelako erakusketak ikusteko aukera egongo da Oiasson.
Parte hartzen duten bezeroen artean 40 bonu zozkatuko dira. Kanpaina hau datorren urtean aktibatuko da, baina saltokiek orain eman behar dute izena.
Hiru tailerretan izena emateko aukera zabaldu du udal liburutegiak: Euskarazko idazketa tailerra, hastapeneko tailerra (gaztelaniaz) eta jarraipeneko idazketa tailerra (gaztelaniaz).
Ahalduntze feministarako eta autoezagutzarako espazio bat da, sorkuntza prozesu baten bidez eta taldeaz aberastuta egiten dena.
Bihar goizeko 08:00etatik aurrera normaltasunez zirkulatu ahal izango da Harresilanda kaletik Soroeta kalerantz.
Bihartik aurrera egongo da salgai arropa lerro berri hau. Helduentzako eta haurrentzako arropak diseinatu dituzte.