Udal Liburutegiko idazketa tailerretan izena eman daiteke
Hiru tailerretan izena emateko aukera zabaldu du udal liburutegiak: Euskarazko idazketa tailerra, hastapeneko tailerra (gaztelaniaz) eta jarraipeneko idazketa tailerra (gaztelaniaz).
Hondarribiko Udal Liburutegiak 2024-2025 ikasturtean eskainiko dituen idazketa tailerren zerrenda kaleratu du, eta iaz bezala hiru izango dira aukerak: Euskarazko idazketa tailerra, hastapeneko tailerra (gaztelaniaz) eta jarraipeneko idazketa tailerra (gaztelaniaz).
Horietan izena emateko hiru aukera eskaini ditu udal zerbitzuak: 943 11 285 telefonora deituta, udal webguneko formularioa beta edota liburutegian bertan.