'Emakume artean' tailer intentsiboa, igandean
Ahalduntze feministarako eta autoezagutzarako espazio bat da, sorkuntza prozesu baten bidez eta taldeaz aberastuta egiten dena.
Gure Hegoak elkarteak Emakume artean tailerra antolatzen du urtero Hondarribiko Udalaren laguntzarekin eta asteburu honetan tailerrean egiten dutenaren lagintxo bat ikusteko aukera izango da. Jostaldi pilotalekuan lau orduko tailer bat egingo dute, hilaren 15ean (igandea), 10:00etatik 14:00etara.
Ahalduntze feministarako eta autoezagutzarako espazio bat da Emakume artean, sorkuntza prozesu baten bidez eta taldeaz aberastuta egiten dena. Gorputza mugitu, esploratu, gozatu, jolastu eta partekatzeko saioa izango da, eta hori egin bitartean saioen helburua den kontzientzia landuko da.
Ez da aurretiko esperientziarik behar. Doako saioak dira baina aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da. 655 701 726 telefonora deituta edo posta elektronikora mezu bat bidalita erreserbatu beharko da lekua.