Bihar zabalduko dute Harresilanda kaleko errepidea

Bihar goizeko 08:00etatik aurrera normaltasunez zirkulatu ahal izango da Harresilanda kaletik Soroeta kalerantz.

Santiago kaleko obrengatik Harresilanda kalea moztuta egon da azken bi asteetan. Lanak bukatuta bihar irekiko dute berriz trafikora errepidea, goizeko 08:00etatik aurrera. Hortaz, bihartik aurrera normaltasuna berreskuratuko da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.