Udal gobernu berria osatu du Labordak

20 departamentuak lau zinegotziren artean banatuta segituko dute. Berritasuna, Memoria Demokratikoa itzuli dela da.

Jardunaldiz betetako asteburua Txingudi errugbirentzat

16 urtez azpikoak eta senior taldeak etxean izango dute partida, eta 14 eta 18 urtez azpikoak Logroñora joango dira. Errugbi eskola ere egingo da.

Cristina Laborda Albolea izendatu dute Irungo alkate berri

25 urteko ibilbide politikoa du atzean Laborda sozialistak eta gaurtik aurrera Irungo alkatea da. Bere oinarri eta konpromisoak, "ilusioa, ardura, batasuna eta loturak" direla azaldu du.

CAFeko langile asanbladak lan akordioa lortu du

Akordioa 2023, 2024 eta 2025 urteetan izango da balekoa eta 3.500 langileri eragingo dio. CAFeko hiru planta nagusietako langileez gain, gainera, enpresaren filialentzako ere erreferentziazkoa izango da

Gune bat osorik kulturarentzako proposatuko du EH Bilduk aurrekontuetan

Udaletxe ondoko lursail hutsean udal bulegoak batzeko eraikina eskatuko dute, eta orain arteko udal bulego horiek, kultur sorkuntzarako bideratzea.

Topaketak, Migratzaileen Nazioarteko Egunaren harira

Abenduaren 18an da Migratzaileen Nazioarteko Eguna eta udalak bi topaketa antolatu ditu gaiaz hausnartzeko.

Irunek 2023ko Espainiako Eskubaloi Kopa jasoko du asteburuan

Bidasoa Irun, Bartzelona eta Fraikin Granollers final aurrekoetan daude. Azken txartela BM Logroño La Rioja eta Recoletas Atletico Valladoliden artean dago.

Korrikak badu 'harro herria' dela abesteko kantua

Eibarko 'Mursego' artistak konposatu du 23. Korrikako abestia. Bere ondoan izan ditu, besteak beste, Ibil Bediko kideak eta Aida Torres bateria jole irundarra.

Kemen Dantza Taldearen urteurrena borobiltzeko saioa

Igande honetan egingo dute urteurrena ospatzeko azken emanaldia Uranzu pilotalekuan. Sarrera doakoa izango da, aforoa bete arte.

Kabigorriko oholtzan mugimendua izango da Eguberrietan

Larunbatetik hilaren 30era bitarte, kontzertuak edota ipuin kontaketa saioak egingo dira Kabigorrin.

Abotsanitzek EAJren eta Ertzaintzaren aurkako pintaketak gaitzetsi dituzte.

Abotsanitzek Herri Batzarra egingo du datorren asteartean

Agintaldi Planaz, onartu berri dituzten 2024rako aurrekontuez, Udal Gobernuaren osaketaz eta Hondarribian Bizi Nahi Duguren ekitaldiaz ariko dira.

Lau autobus elektriko berri Irungo kaleetan

L2 linea, 400.000 bidaiari urtean dituena, guztiz elektrikoa da jadanik.

Auzoko baratza komunitarioa Larreaundi-Olaberriaren eskutik

Auzoko baratza komunitarioaren talde sortzailean bat egiteko, lehen bilerara deitu dituzte irundarrak, abenduaren 11n.

Higer itsasargia ezagutzeko hitzaldia eta bisita gidatua

Arma Plazak eta udalak antolatuta, hitzaldia eskainiko dute hilaren 15ean. 16an berriz, bisita gidatua egingo dute.

Garaipenetik oso gertu izan da Txingudi-Baztan

Entsegu batengatik ez zuten eskuratu garaipena Txingudi-Baztanekoek. Eibarren. Txingudiren beste taldeak, aldiz, irabaztea oso urrun izan zuten.

Bor-bor hausnarketarako plazaren dei berria

Mahai inguru bat egingo dute abenduaren 13an, 18:00etan, Erdiguneko auzo elkartean. Prekarizazioaren aurrean "antolatzea eta borrokatzea" izango dituzte hizpide.

Inauterietako kartel lehiaketaren oinarriak, onartuta

Lanak abenduaren 18tik urtarrilaren 5era bitarte aurkeztu beharko dira.

Kukairen 'Yarin' emanaldia, larunbatean

Itsas Etxeko auditoriumak jasoko du dantza emanaldia. Sarrerak dagoeneko eros daitezke, 8 euroan.

Elena Mendizabalen lana ulertzeko, tailerrak

Menchu Gal aretoan dago Elena Mendizabalen lana ikusgai eta artelanak ulertzeko tailerrak egingo dira Eguberrietan.

Osasun Bidasoak elkarretaratzera deitu du, berriro ere

Bihar elkartuko dira, hilaren 2an, Zabaltza plazan. Eguerdiko 12:00etan jarri dute hitzordua.

Gehiago