Korrikak badu 'harro herria' dela abesteko kantua
Eibarko 'Mursego' artistak konposatu du 23. Korrikako abestia. Bere ondoan izan ditu, besteak beste, Ibil Bediko kideak eta Aida Torres bateria jole irundarra.
Gaur argitaratu du AEK-k 23. Korrikaren abestia. Eibarko artista Maite Arroitajauregi Aranburu Mursego-k egin du abestiaren konposizioa, Amaia Astobizak hitzak, eta ekoizpen lanetan Kau Kori Kura taldeko Mikel eta IbonRG aritu dira.
Abestiaren sortze prozesuan, gainera, beste jende asko ere aritu da, esaterako, Ibil Bedi taldeko Areta Senosiain, Eder Escalera, Ibai Osinaga, eta Amets Aranguren kideak edota Aida Torres irundarra baterian.

