
Elai Serbitzuak enpresaren "mugimendu ezaren" aurrean, lorezainek "borrokan jarraitzea beste alternatibarik ez" dutela esan du ELA Sindikatuak.

BATeko bi kirolariek maila aparta erakutsi zuten 23 urtez azpiko Europako Atletismo Txapelketan. Pulgarin laugarren izan zen 20 kilometroko ibilketan, eta Arotzena, bosgarren luzera jauzian. BATek, gainera, bi lasterketen izen-emateak ireki ditu.

Lur Alai Squash Klubak hamar urte beteko ditu abuztuaren 5ean, eta urteurren esanguratsu hori ospatzeko, lagunarteko txapelketa bat antolatu dute egun horretarako. Artalekun izango da, 09:00etatik 14:00etara.

Lapurdira joan nahi dutenek Irungo trafikoa ez kolapsatzeko hainbat neurri hartzeko prest agertu dira udala eta Eusko Jaurlaritza. Esaterako, autobidetik ez irteteko seinaleak jarriko dituzte edota hirirako sarbideak itxi momentu puntualetan.

Irun, Hondarribia eta Hendaiako Udalek elkarlanean antolatzen dute. Aire zabalean emango dituzte emanaldiak. Doakoak dira.

Aurten ere munduko puntista onenak arituko dira lehian Master Series eta Hondarribia Grand Slam-ean. Hondarribiko ontziek arrantzatutako hegaluzeaz eginiko marmitakoa dastatzeko aukera izango da egun guztietan.

Asteburu honetan fin aritu dira Hondarribia Arraun Elkarteko hiru ontziak.

"Sentsibilitate ideologiko zein belaunaldi anitzetako" hondarribiar talde bat bildu da gaur Guadalupeko zelaietan, "Alardearen gatazkaren konponbidearen alde".

Hirugarren eta azken greba eguna dute gaurkoa Kuttunako langileek, eta ez da negoziatzeko aukerarik zabaldu. Udara pasatzerakoan berriz eutsiko diote mobilizazioei.

Atzo hasi eta igandera bitartean, Dies Oiassonis jaialdi erromatarraren XIII. ekitaldia ospatuko da Irunen. Hiriak kutsu erromatarra hartu du jada.

Zestalariek berriro hartuko dute Jostaldi pilotalekua. Bi partidako menua marmitako dastaketarekin lagunduko dute.

Herri kirolak, pilota partidua, bertsolariak edota haur jolasak egingo dituzte datorren asteartean.

Parke naturaleko zuhaitzen ezaugarriak eta kondairak ezagutzeko aukera izango da abuztuaren 26an egingo duten irteera.

Tabernen kanpoaldean barrak ezartzeko asmoa duten ostalariek jada aurkez ditzakete eskaerak, hilaren 22ra arte.

Lehendakari berria izango da Igor Enparan, eta lehendakariorde berria Estitxu Urtizberea. Bestalde, Santanok eta Paezek eutsi egin diote orain arteko karguei.

Irungo nahiz kanpoko edonork parte har dezake horietan, betiere aurretik erreserba eginda. Ostegunero izango dira, 11:00etan eta 13:00etan.

Guztira 37.600 euro banatuko ditu udalak. Zabalik da eskaerak egiteko epea, eta hala mantenduko da irailaren 15era arte.

Girabira dinamikaren aterkipean antolaturiko jardunaldiaren egitaraua aurkeztu dute gaur goizean. Iluntzean izango dira emanaldiak.

Ostegunetik ostegunera, astebetez, egongo da zabalik epea. Jendaurrean egingo dute horiek esleitzeko zozketa, hilaren 18an.

Hondarribiko Udalak, gehienez, 160.000 euro bideratuko ditu irabazi asmorik gabeko klub eta elkarteentzako diru laguntzetara.