Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Denboraldiko lehen garaipena, Bilboko uretan

Asteburu honetan fin aritu dira Hondarribia Arraun Elkarteko hiru ontziak.

Hondarribiako arraunlariak Bilboko banderarekin.
Ane Mendizabal Sarriegi
Hondarribia
2023/07/17

Eusko Label eta EuskoTren Ligetan dabiltzan bi traineruek Bilbon izan zuten asteburuko lehen hitzordua. Bigarrena, Orion.

Larunbatean heldu zen 2022-2023 denboraldiko lehen garaipena. Erlojupeko estu eta gogor baten ondoren eskuratu zuen gizonezkoen A ontziak Bilboko XIV. bandera. Erlojupekoetan distantziak laburtu egiten dira eta bigarren sailkatuak, Zierbenak, ez zizkion gauzak batere erraz jarri Ama Guadalupekoari. Azken luzean Hondarribiarren Zierbenarekiko errenta sei segundotara igo bazen ere, azkenean, 00:02:52 segundora amaitu zuten. Lehenengo txandatik hirugarrenera (Hondarribia hirugarrenean aritu zen), eremuaren exijentzia-maila igotzen joan zen, haizeak gora eta mareak behera egin baitzuen. A ontziko arraunlariek egoera maisuki kudeatu eta banderarekin zein lidertzarekin itzuli ziren etxera.

Hurrengo egunean Orion lehiatu ziren arraunlariak. Bertan, bigarrenak izan ziren. Estropada osoan zehar Donostiarrarekin sekulako borroka izan ondoren, azken unean hiriburuko eskifaiari gailentzea lortu zuten. Garaipena Urdaibairentzat izan zen. Denboraldiko seigarren jardunaldiaren ondoren liderrak dira Hondarribiarrak 54 punturekin. Urdaibai bigarren da 52 punturekin eta Zierbena, hirugarren, 51 punturekin. Datorren astean Sestaon eta Castron arituko dira.

Igande arratsaldean harrera egin zieten arraunlariei.

Emakumezkoak

Emakumezkoen ontziak laugarren izan ziren asteburuko bi jardunaldietan. Bigarren asteburuz segidan, zentesimek pisu handia izan zuten sailkapenean. Hondarribiaren (laugarren sailkatua), Tolosaldearen (bosgarren sailkatua) eta Hibaikaren (seigarren sailkatua) artean 76 ehunen izan ziren soilik. Aldi honetan, baina, zentesimak aldeko izan zituzten hondarribiarrek. Hala, hurrengo egunean ohorezko txandan parte hartzeko txartela eskuratu zuten. Bilboko bandera Arraun Lagunak-entzat izan zen. Donostiako bi ontziek zein oriotarrek eremuko errekorra hautsi zuten.

Igandean, ohorezko txandan irten ziren. Hasiera batean Orioren, Arraun Lagunak-en eta Donostiarraren aurka lehiatu behar ziren, baina, azkenean, Donostiarrak deskalifikatuak izan ziren. Arrazoia hurrengoa: patroiak lasta ontziratzea ahaztu zuen. Hondarribiarrak laugarren amaitu zuren jardunaldia, Tolosako ontzitik (hirugarren sailkatua) 16 segundotara. Datorren asteburuan ez dute jardunaldirik izango.

B ontzia

Gizonezkoen B ontziak estropada bakarra izan zuen asteburuan. Pedreñan izan ziren larunbatean. Lehenengo txandan irten eta, hura menderatu ondoren, zortzigarren sailkatu ziren. Datorren asteburuan ere jardunaldi bakarra izango dute larunbatean, Plentzian (Bizkaia), arratsaldeko 18:30ean.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Kultura

157 ekintza antolatuko dituzte Gipuzkoan, arriskuan dagoen ondareari begira

Donostia Eskuzaitzetako industria parkearekin lotzeko autobus linea abiaraziko dute

Elgeako mendilerroan piztu den sutea kontrolpean dago jada

Gaur hasi dituzte Azpeitiko Corrugados lantegia eraisteko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Alokairu kontratua amaituta etxetik egotzi nahi dituzten hamahiru familiaren egoeraz ohartarazi du Kaleratzeak Stop plataformak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Tabuak kutxatik aterata, giro ederrean ospatu dute Inurri Eguna Usurbilen

Kultura, Gipuzkoa

Nazioarteko artistak eta euskal musikariak izango dira Boga Boga jaialdian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Joseba Zalakain izango da Gipuzkoako Zainketen eta Gizarte Politiken Ebaluaziorako Agentziako zuzendaria

Euskal Herria, Gipuzkoa

EH Bilduren Gipuzkoako Mahai Politikoak Maddalen Iriarte proposatu du ahaldun nagusirako hautagai izateko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak zaintza kameren grabaketak eskatu dizkie Azpeitiko saltokiei, hiltzailea aurkitzeko lagungarri izanen direlakoan

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.