Jaitzubiako jaiak, datorren abuztuaren 15ean

Herri kirolak, pilota partidua, bertsolariak edota haur jolasak egingo dituzte datorren asteartean.

Hurrengo abuztuaren 15ean Jaitzubiako jaiak ospatuko dituzte. Egun bateko egitaraua osatu badute ere, goiz-goizetik iluntzera arte ez aspertzeko parada da ondutakoa.

 

Egitaraua

  • 08:00etan: Diana.
  • 10:00etan: Meza eta ondoren salda banatuko dute.
  • 11:30ean: Pilota partidua eta bertsolariak: AMETS ARZALLUS ETA AITOR MENDILUZE.
  • 12:30ean: Toka txapelketa.
  • 17:00etan: Haur jolasak.
  • 18:00etan: Txokolatada.
  • 18:30ean: Herri kirolak.
  • 20:00etan: Billera (Trikitia).
  • 22:00etan: Rifa zozketa.
  • Segidan, zezensuzkoa, diskofesta Dj Komando Txitxirrirekin eta piroteknia espektakulua Usategietarekin.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.