Hondarribia eta Irungo 16 taberna, VII. Bakailaozko Pintxo Txapelketara

Hondarribiko zazpi tabernak eta Irungo bederatzik eman dute izena lehiaketarako. Finala Pasai Donibanen izango da, urriaren 10ean.

Sarek deituta, "bizi osoko" kartzela zigorrak salatuko dituzte bihar

Euskal presoei ezarritako salbuespeneko kartzela zigorrak salatzeko deialdia, Arrasaten izatetik, Euskal Herriko plaza guztietan izatera pasa da. Bihar, hortaz, eguerdiko 12:00etan bilduko dira San Juan plazan.

Osasun neurriak malgutzea erabaki du LABIk

Besteak beste, ostalaritzari eta edukierei eragingo die malgutzeak: tabernek goizeko hirurak arte ireki ahal izango dute, eta edukiera %75era handituko da lokal eta instalazio guztietan.

Jasokunde eta Sagarrondoko Andra Mariaren Eliz Parrokia.

[Erreportajea] Irtenbidearen alde egindako ahaleginagatik sarituko dute Etxabe

2018ko alardeko gertakarien harira, irailaren 10eko mezan egindako adierazpenek jasotako erantzunak kargua uztera eraman zuten Bitoriano Etxabe apaiza. «Sufrikarioa» besterik ez zuela antzeman adierazi du.

Ana Grijalba eta Ander Garmendia. Begisare elkarteko kideak.

[Erreportajea] Erretinosia, bizitza tunel barnetik

Endekapenezko gaixotasun hereditarioa da erretinosi pigmentarioa. Bistaren galera iraunkor eta mailakatua dakar, ikusmen eremua alboetatik murriztuz baitoa, zenbaitetan, tunela guztiz itxi arte.

Alfonso Sastreri ekitaldirako egindako elkarrizketaren irudia.

Alfonso Sastre idazlea zendu da

Bart gauean hil da aktibista, 95 urte zituela. Literatur obra luze baten itzala utzi du haren pausuen atzean Sastrek.

Lan istripuan hildako Irungo langilea eta gainontzekoak, gogoan

Ezker abertzaleak elkarretaratzea egin du Euskal Herrian lan istripuan hil diren 46 langileak gogoan. Prekarietatea egin dute heriotza horien erantzule.

Belaskoenea auzoko Euskotren geltokia eraberrituko dute

200.000 eurotik gorako inbertsioa egingo du Eusko Jaurlaritzak, eta 90 eguneko epean amaitzea aurreikusi dute.

Alzheimerraren aurkako eguna.

Alzheimerraren inguruan informatuko dute larunbatean

Hilaren 21ean izango den Alzheimerraren Munduko Egunarekin bat eginez, gaitzaren inguruko mahai informatiboa abiatuko dute larunbatean.

Kanporaketa jokatuko dute Hondarribia AEko emakumeek asteburuan.

Hondarribia AEko emakumeen eskifaiak Bizkaian jokatuko du Euskotren ligako plaza

Tolosaldea Arraun Kluba, Deustu Arraun Taldea eta Cabo da Cruz traineruekin indarrak neurtuko ditu Hondarribiak plaza mantentzeko.

Nabarmen hobeto, baina eremu gorrian oraindik

Beheranzko joera mantendu da azken astean Hondarribian eta Irunen; 600dik beherako tasa dute bi udalerriek.

Pandemia aurreko zifretara iritsi da uztaileko hotel okupazioa

Turismo bulegoak 1028 bisita jaso ditu hilabete honetan eta hotel okupazioa %90koa izan da.

Asteburuan hasi zen beherako joera mantendu da azken lau egunetan

Intzidentzia tasa 1.000tik behera jaisten jarraitu du Irunen eta Hondarribian. Positibo kopurua ere jaitsi egin da aurreko asteko datuekin alderatuz.

Oiartzun eta Irun artean trafiko mozketa izango da asteburuan.

[Zuzenketa] Errei bat moztuko dute Irun eta Oiartzun artean asteburuan

Zorua birgaitzeko lanak egingo dituzte GI-2134 errepidean Katea eta Arragua artean; bihar goizeko 06:00etatik etziko 20:00ak arte iraungo du errei mozketak.

Igandeko Egan taldearen 50.urteurreneko kontzertua Jostaldin izango da

50. urteurrena ospatzeko bira egiten ari da Egan talde azpeitiarra. Hondarribian izango dira igande honetan arratsaldez.

Julen Aginagalde Tokio 2020

Brontzea lortzeko lehiatuko da Julen Aginagalde

Espainiako selekzioak 23-27 galdu du Danimarkaren kontra; hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko lehiatuko da eskubaloi jokalari irundarra.

Santos Latasaren eskola berezia jaso dute Marlaxkakoek.

Jaime Santos Latasaren eskola magistrala jaso dute Marlaxkako hainbat xakelarik

Turismo Paradorean antolatutako eskola berezian bildu ziren Hondarribiko xake taldeko hainbat kidek adituarekin.

Aurtengo kreditu aldaketan 400.000 euro gehiago EH Bilduk proposatuta

Diru partidak alor desberdinetara bideratu ditu EH Bilduk eta gaineratu dute, beraien proposamenekin 400.000 euro gehitu dituztela.

Asteburu arrakastatsua Santiagotarrak kirol elkartearentzat

Ur lasaiak eta ur bizietako piraguistak aritu dira lehian asteburuan Galizian eta Murtzian. Guztira 20 domina ekarri dituzte etxera.

Bi positibo atzeman dituzte Inmaculada egoitzan

COVID-19agatik Inmaculada erresidentzian kutsatutako erabiltzaileak gaitzaren aurka txertatuta daude; azken egunetan hemeretzi positibo izan dira Gipuzkoako egoitzetan.

Gehiago