Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaKultura

[Bideoa] Isiltasunak utzitako hutsunea argiztatzeko ahalegina

Alfonso Sastreren urtebetetze egunarekin bat eginez, omenaldia jasoko dute hark eta Eva Forestek bihar. Taularatu gabeko ‘Zutoin beltza’ oparitzat, Forestek egindako ekarpenari ere balioa emango diote.

Alfonso Sastreri ekitaldirako egindako elkarrizketaren irudia. Alfonso Sastreri ekitaldirako egindako elkarrizketaren irudia.
Rebeka Ruiz
Hondarribia
2021/02/19

Alfonso Sastreren literatur obrak bizitako bazterkeriak ez du isilik, hitzik gabe, utzi idazlea haren jaiotzaren 95. urtebetetzean. «Baztertu naute eta hutsune horren erdian nago ni», azaldu du artistak biharko omenaldiaren harira Alfonso eta Evaren Lagunak taldeak egindako elkarrizketan. Gordinak dira Sastreren hitzak, eta samina sumatzen da haietan, Eva Forest bizitza eta borroka bikotekideaz mintzatzean: «Eva idazle bikaina izan zen, eta hark ere pairatu zuen nik sufritutako isiltasun berbera. Denerako bikotekide izan ginen, baita horretarako ere».

Hutsune hori arintzeko helburuarekin omenaldia antolatu du bikotearen lagun taldeak biharko, Itsas Etxea auditoriumean. 1986. urtean Sastrek idatzitako Zutoin beltza antzezlana lehen aldiz oholtza gainera eramango dute, gaztelaniazko jatorrizko bertsioan lehenik –La columna infame– eta euskaratu berri den lana, ondoren, Olatz Beobide antzezle eta zuzendariaren eskutik.

Fito Rodriguez EHUko irakasle eta idazleak burutu du obraren itzulpena. Omenaldiaren bultzatzaileetako bat izan da, eta Sastreren urtebetetzerako «oparia» dela onartu du. Obra «didaktikoa» dela iritzi dio adituak: «Taularatu gabe zegoenez, oholtza gainera eramatea pentsatu genuen, eta bide batez, euskaratzea ere. Antolaketari buruz hitz egiten hasi ginenean jende asko etorriko zela konturatu ginen». Hortaz, urrats bat harago egin eta Forest ere omentzea erabaki zuten: «Haren emaztea eta bikotea, bizitzan zein borrokan, Eva Forest gogora ekartzea merezi zuela pentsatu genuen».

Borrokak hizpide
Euskal Herriko zein nazioarteko aktibismo politiko eta sozialaren esparru ezberdinak jorratu dituzte Forestek eta Sastrek euren bizitza profesionalean zein pertsonalean. Aktibista ezagunak ziren, eta horrek ikusezina egin zuen haien literatur obra garaiko aditu eta profesionalen artean. Hori dela eta, bikoteak egindako ekarpenari balioa emateko, haien ekarpen literarioa eta borrokak izango dituzte hizpide biharko ekitaldian.

Omenaldia bi txandatan egingo dela aditzera eman du Rodriguezek; lehena 17:00etan, gaztelaniaz, eta bigarrena 19:00etan, euskaraz. Emanaldi bera bi modu ezberdinetan antolatu dute, baina finean, torturaren gaineko gogoeta bultzatuko dute antzezlanarekin, batetik, eta Forestek internazionalismoaren alorrean bildutako esperientzia ezberdinak gogora ekarriko dituzte, bestetik. «Evaren [Forest] testigantzak berriro gogoratu nahi genituen», kontatu du Rodriguezek, «ez bakarrik torturaren ingurukoak, baita nazioarteko ikuspegitik egindako kontzientziazio lana ere».

Inperialismoaren aurkako borrokan esperientzia handia bildu zuen Forestek, eta horregatik, Gernika-ren hamabi margolanen pasadizoa, edota Vietnam, Kuba, Irak edo Palestinan bizitakoak azaleratuko dituzte haren bidelagun izandako Miguel Castellsek, Edorta Jimenezek eta Juan Mari Olanok.

Bikoteak egindako ekarpena isiltasunak utzitako hutsunetik salbatu eta argi-izpiez beteko dute Eva eta Alfonsoren lagunek biharko ekitaldian. Ondoren, ekitaldirako prestatutako elkarrizketaren aurrerapena [gazteleraz].

Erlazionatutako edukiaEva Forest eta Alfonso Sastre omenduko dituzte larunbatean
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak plaka bat jarriko du larunbatean Iñaki Kijeraren omenez

Kirola, Gipuzkoa

Parte hartzaile gehiago baina emakume gutxiago Behobia-Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Bergara tentsio handiko eremu izendatu dute

Kultura, Gipuzkoa

Gutxiengoen istorioak eta ahots isilak izango ditu ardatz aurtengo Literaktum jaialdiak

Gipuzkoa, Kultura

Etxebizitza izango dute hizpide 21. Feministaldian, bihartik aurrera

Kultura, Gipuzkoa

Erresuma Batuko The Epiphoni Consort abesbatzak irabazi du Tolosako Abesbatza Lehiaketa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Espainiako Gobernuak eraikiko ditu Martuteneko kartzelako lurretan egitekoak diren laurehun etxeak

Gipuzkoa, Kultura

‘Noraeza eta bidea’ izeneko erakusketa eta bi artista liburu aurkeztu dituzte Oiartzunen

Kultura, Gipuzkoa

Patxi Goenaga hizkuntzalaria hil da

Gipuzkoa, Euskal Herria

Salatu dute Azorak Donostian hutsik dituen etxeetako batzuk legez kanpoko pisu turistikoak direla

Kultura, Gipuzkoa

Gaur hasiko da Booktegi jaialdia, «literatura zentzu zabalean ospatzeko»

Gipuzkoa, Ekonomia

Gipuzkoako Foru Aldundiak %10 handituko du aurrekontua, 1.433 milioi euroraino

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.