Hondarribia AEko emakumeen eskifaiak Bizkaian jokatuko du Euskotren ligako plaza
Tolosaldea Arraun Kluba, Deustu Arraun Taldea eta Cabo da Cruz traineruekin indarrak neurtuko ditu Hondarribiak plaza mantentzeko.
Hondarribia Arraun Elkarteko emakumeen eskifaia Euskotren ligako plaza mantentzeko kanporaketa jokatuko du asteburuan, Bizkaian. Hitzordu bikoitzari aurre egin beharko diete berdeak: larunbatean, Bermeon (17:40) eta igandean, Portugaleten (11:20). Bi probek erabakiko dute Hondarribiak maila mantentzen duen edo ETE ligan lehiatzen den 2022. urteko denboraldian.
Lehiakideen artean, ETE ligako bi traineru eta Galiziako Ligako bat izango dituzte bikingek: Tolosaldea Arraun Kluba (Gipuzkoa), Deustu Arraun Taldea (Bizkaia) eta Cabo da Cruz (Galizia).