
2020an jaiotako irundar bakoitzak gorosti bana izango du. Irailaren 25ean banatuko dituzte udaletxeko arkupeetan.

Larunbat honetan, 15:55etik 17:15era, hiriko sarbide guztietan ibilgailuen trafikoa moztuko dute. Autobus zerbitzuek ere aldaketak jasango dituzte.

Ondarearen Europako Jardunaldiekin bat egin du Arma Plazak eta horren baitan, Guadalupeko Santutegira eta gotorlekura bisita gidatua antolatu du urriaren 3rako.

Kasino Zaharreko lorategietan eskainiko dute 'Glubs' izenpeko antzezlana Yllana Teatro konpainiak eta Nacho Vilar produkzioak.

Aurten ere 1,5 milioi euro jarriko dituzte herritarren eskura, 20 proposamen finalisten artean herri bozketa eginda. Bozketa urriaren 13tik 19ra egingo dute, eta lau bide izango dira.

Bi kasu berri hauekin, bost dira egun COVID-19 gaixotasuna duten egoiliarrak.

Ondeste prolapsoa eduki du, eta Irunera iritsiaz geroztik lau ebakuntza egin behar izan dizkiote. Aterpetxean bere osasun egoera zaurgarria kontuan hartu ez eta kalean lo egin behar izan duela salatu du.

Gaur goizean burutu dute torneoaren aurkezpena Jostaldi pilotalekuan; ostiralean hasi eta bost jardunaldiz luzatuko da Hondarribiko saria.

Txenperenea inguruan aurki daitezkeen baratzeetan "zabor asko" biltegiratzen ari dela salatu dute, "inongo kontrolik gabe" gainera. Inguruan bizi diren herritarrei ekintza horiek salatzera animatu dituzte, "euren betebeharra baita horrelako guneak garbi mantentzea".

'Zure osasunaren alde, mugitu modu jasangarrian' lemapean antolatu dute aurtengo jarduera programa. Ostegunetik hilaren 22ra arte antolatu dituzte jarduerak.

EHUko Udako Ikastaroen baitan Erromak egungo gizartean utzitako ondarea aztergai izango dute Oiasso Erromatar Museoan eta Gordailuan irailaren 2an eta 3an.

Aurrez aurre eskerrak ematearen garrantzia nabarmendu du Txomin Sagarzazu alkateak.

Bi egunetan izango dira bisita gidatuak, nahiz eta hilaren 29ra arte ikusi ahal izango den erakusketa.

Gazteen Slalon Koparen bigarren proban gailendu dira Irungo piraguistak, Murtzian; abuztuko azken asteburuan jokatuko dute finala.

1.000tik behera egin du metatutako tasak Irunen eta Hondarribian; tentuz ibili behar dira oraindik herritarrak egoera ez baita baikorra oraindik.

Hirugarren aldiz banatuko dute Txapelaundi saria.

Herritarrenganako arreta zerbitzurako dauden bost gunek martxan dute jada Covid-19aren aurkako txertoaren ziurtagiria eskuratzeko aplikazioa. TIS, BaKQ edo Irun txartela beharko da horretarako.

Positiboek behera egin dute, baina tasak 1000tik gorakoak dira bai Irunen eta bai Hondarribian.

Biharko iragarrita dagoen Soul Teller musikariaren kontzertua Soroetako Frontoian izango da.

Garrantzia berezia hartu zuen atzo batzarrean Mugikortasun Ordenantza EAJ eta PSE-EEk aldeko bozkekin eta Abotsanitz eta EH Bilduren abstentzioarekin onartzeak.