Jaime Santos Latasaren eskola magistrala jaso dute Marlaxkako hainbat xakelarik

Turismo Paradorean antolatutako eskola berezian bildu ziren Hondarribiko xake taldeko hainbat kidek adituarekin.

Santos Latasaren eskola berezia jaso dute Marlaxkakoek.

Santosen eskola berezia jaso dute Marlaxkakoek.

Jaime Santos Latasa xakelari ospetsuak eskola magistrala edo master class bat partekatu du Hondarribia Marlaxka Xake Klubeko zenbait jokalarirekin, kirol elkarteak gaur jakinarazi duenez. Alde Zaharrean kokatutako Turismo Paradorean finkatu zuten horretarako hitzordua eta amaitu aurretik blitz partidak jokatu zituen parte hartzaileekin. Paradoreko zuzendari Susana de la Rubiaren eta klubekok idazkari Daniel Garmendiaren ongi-etorri oparia jaso zuen, halaber, Santosek. 
 
Leongo (Gaztela, Espainia) jokalaria hainbat sari eskuratu ditu bere ibilbidean, tartean, Espainiako txapelduna izan da lau bider. Titulua berritzeko helburuarekin, Espainiako Xake Txapelketan lehiatuko da aditua hilaren 9tik aurrera, Linaresen (Jaen, Espainia).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.