2021/7/19

COVID-19 gaitzaren aurrean osasun ziurtagiria lortu du aireportuak

Erabiltzaileek konfiantza berreskuratu dezaten abiatutako osasun plan bereziak Aireportuen Nazioarteko Kontseiluaren bermea jaso du.

Bi COVID-19 kasu agertu dira Inmaculada egoitzan

Bi adinekoak txertoa hartuta eduki arren, positibo eman dute, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez. Lurraldean egoitzetako beste hiru adinekok eman dute positibo.

Hondarribia Arraun Elkartearen asteburuko emaitzak.

Banderarik eskuratu gabe igaro da azken asteburua

Bost bandera izan dituzte jokoan Hondarribia Arraun Elkarteko traineruek; emakumeen eskifaiak sailkapen nagusiko azken postutik ateratzea lortu du.

Luciano Pompoliok kontzertua eskainiko du Oiasson

Solista italiarrak kontzertua eskainiko du larunbatean, Hondarribia-Peñiscolako Nazioarteko XIX. Gitarra Jaialdiaren barruan.

Adaxka Dantza Taldea

Hondarribia Dantzan jaialdia egingo dute ostegunean eta ostiralean

Pandemiari egokitutako festibala izango da aurtengoa; dantza eta folklorea uztartzea du helburu Hondarribia Dantzan-ek.

Asteburutik asteburura, bikoiztu egin dira COVID-19aren tasak Irunen eta Hondarribian

Joan berri den aste bukaeran 157 positibo atzeman dituzte Irunen eta beste 36 Hondarribian. Irungo tasa 1.000tik gorakoa da.

Gal estadioa

Abonatu kanpaina martxan jarri du Real Unionek

Abonua berritzen dutenei euren "fideltasuna" eskertzeko eta are gehiago pandemia dela eta, harmailetan egon ezin izan ez dutelako, opari bat egingo die klubak.

V. Euskal Herria Txapela Galen jokatuko dute

Reala eta Osasuna izango dira aurrez aurre, abuztuaren 6an. Partida publikoarekin izango da, eta hilaren 23an jarriko dituzte sarrerak salgai.

Poltsa konpostagarriak eskuratzeko makina berria Irunen

Txinzer-ek jakinarazi du 24 orduz erabilgarri egongo dela makina. Bulegoaren atzealdean jarri dute.

Bost domina eta hirugarren postua Santiagotarrakeko gazteentzat

Gazteen Eslalomeko Koparen lehenengo proban fin aritu dira klubeko gazteenak. Lleidan (Katalunia) izan dira asteburuan.

Gehiago