Bost domina eta hirugarren postua Santiagotarrakeko gazteentzat
Gazteen Eslalomeko Koparen lehenengo proban fin aritu dira klubeko gazteenak. Lleidan (Katalunia) izan dira asteburuan.
Urtebeteko hutsunearen ostean, lehiara itzuli dira Santiagotarrak klubeko ur bizietako kirolariak. Lleidako Sort (Katalunia) herrian aritu dira asteburu honetan taldeko gaztetxoenak, Gazteen Eslalomeko Koparen lehenengo proban. Orotara, bost dominarekin itzuli dira eskualdera, urrezko bat, zilarrezko bi eta brontzezko bat. Emaitza hauekin, taldekako hirugarren postuan sailkatzea lortu dute, Atletico San Sebastian eta Cadi Canoe Kayak taldeen atzetik.
Klubeko 17 kirolari izan dira Sorten. Urrea Aitor Iriondok eskuratu du, K1 hasiberrietan, zilarra Ainara Azanzak eta Javier Arruabarrenak K1 hasiberrietan eta brontzea aldiz, Ainara Azanzak C1 hasiberrietan eta IzarGarcia K1 hasiberrietan.
Hurrengo hitzordua hilaren 31ean izango dute, Calasparran, bertan jokatuko baitute Gazteen Eslalomeko Koparen bigarren proba.