V. Euskal Herria Txapela Galen jokatuko dute

Reala eta Osasuna izango dira aurrez aurre, abuztuaren 6an. Partida publikoarekin izango da, eta hilaren 23an jarriko dituzte sarrerak salgai.

V. Euskal Herria Txapela - Euroeskualde Kopa Galen jokatuko dute Reala eta Osasunaren artean.

V. Euskal Herria Txapela – Euroeskualdea Kopa Stadium Galen jokatuko da. Aurredenboraldiko zita horretan, azken denboraldian Espainiako Lehen Mailako sailkapeneko lehen postuetan bukatu duten bi euskal taldeek jokatzen dute, kasu honetan, Realak eta Osasunak.

Partida abuztuaren 6an jokatu da, 20:30ean, eta aspaldiko partez, publikoa izango da Stadium Galeko harmailetan. Sarrerak uztailaren 23tik aurrera eskuratu ahal izango dira, 10 eta 20 euroan. Interneten, ehkirola.eus-en erosi ahal izango da, eta aurrez aurre, berriz, Stadium Galen bertan, edo, Donostian, Realaren dendan.

Reala eta Osasunaren arteko lehia ETB1ean ikusteko aukera izango da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.