Lehiaketa asko bertan behera utzi behar izan ziren arren, 2020an egon dira garaipenak eta hortaz, Irundarra Kirol Sariak banatu dituzte.
LGTBIQ+ kolektiboari «ikusgarritasuna» emateko helburuarekin «keinu bat» egin dio tokiko gobernuak. Datozen asteotan eserleku gehiago margotuko dituzte.
Espainiako Auzitegi Nazionalak bikoteari ezarritako lau urteko espetxe zigorra salatzera deitu du Ernaik.
Higer Bideko 19. zenbakiaren eta farolaren artean bizi diren bizilagunei eragingo die mozketak. Uholdeak prebenitzeko proiektuaren bigarren fasearen baitan kokatuta daude lanak.
Urtarrilean ekin zion lanari ingurumena lehengoratzeko brigadak. Epe luzeko langabeak dira, baina «ahalduntzen» ari direla uste dute arduradunek. Orbela baino zaborra garbitzen dutela deitoratu dute.
Jaizkibelgo itsaslabarren inguruan, Biosnar lurmuturrean zehazki, jarraitzen dute iragan ostegunean desagertutako arrantzalearen bila.
2019ko urrian film luzerako hainbat eszena grabatu zituen zuzendariak Hondarribiko Alde Zaharrean. Miren Gorrotxategi idazlearen '33 ezkil' eleberrian oinarrituta dago ikus-entzunezkoa.
Osoko bilkuran aurkeztutako dokumentuak «orokortasun gehiegi» dituela salatu du Iñigo Manrique zinegotziak. Halere, pozik agertu da, PPk aurkeztutako hiru proposamenak onartu baitituzte.
Irungo nahiz Hondarribiko 100.000 biztanleko tasek 500dik gorakoak izaten jarraitzen dute, beraz, ostalaritza itxita mantendu beharko da.
Irungo Harrera Sareak elkarretaratzera deitu ditu bihar irundarrak, 2014ko otsailaren 6an Ceutako mugan eraildako hamabostak gogoratzeko.