Marinelen Itsasbideko bi banku ortzadarraren koloreekin margotu ditu udalak

LGTBIQ+ kolektiboari «ikusgarritasuna» emateko helburuarekin «keinu bat» egin dio tokiko gobernuak. Datozen asteotan eserleku gehiago margotuko dituzte.

Herriko hainbat banku ortzadarraren koloreekin margotuko ditu udalak. Herriko hainbat banku ortzadarraren koloreekin margotuko ditu udalak.

Hondarribiko Udalak jakinarazi duenez, Marinelen Itsasbideko bi banku ortzadarraren koloreekin margotu dituzte. LGTBIQ+ herritar eta familiei «ikusgarritasuna» ematea da helburua, eta horregatik erabaki dute kolektiboari «keinu bat» egitea. Datozen asteotan eserleku gehiago margotuko dituztela aurreratu dute.

Horrekin batera, etzi, igandearekin, antolatutako ekitaldia aurkeztu dute. Ekai Lersundi bere buruaz beste egindako gazte transexualaren omenezko Mi pequeño gran samurai emango dute Itsas Etxea auditoriumean, 19:00etan. Haren gurasoak izango dira bertan bizitakoa publikoarekin partekatzeko prest. Hondarribiko familia batek ere bere esperientzia azalduko duela iragarri dute. Azkenik, Aztarnak film laburra emango dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.