Bilaketa lanekin aurrera jarraitzen dute larrialdi zerbitzuek

Jaizkibelgo itsaslabarren inguruan, Biosnar lurmuturrean zehazki, jarraitzen dute iragan ostegunean desagertutako arrantzalearen bila.

Iragan ostegunetik ari dira arrantzalearen bila [Irudia: Gipuzkoako Gurutze Gorria]. Iragan ostegunetik ari dira arrantzalearen bila [Irudia: Gipuzkoako Gurutze Gorria].

Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Zerbitzuak eta Gipuzkoako Gurutze Gorriak iragan ostegunean desagertutako arrantzalearen bilaketa lanei berrekin diete gaur goizean. SOS Deiak-en koordinaziopean ari dira larrialdi zerbitzuak lanean. Atzoko bilaketak ez zuen emaitzarik eman.

Jaizkibelgo Biosnar lurmuturraren inguruan desagertu zen gizona iragan ostegunean lagun batekin arrantzan ari zela. Bat-bateko itsas kolpe batek arroketara bota zuen arrantzalea. Geroztik ari dira haren bila.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.