Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Irundarra Kirol Sarien irabazleak dira Teresa Errandonea, Julen Aginagalde eta Leka Enea Mahai Tenisa elkartea

Lehiaketa asko bertan behera utzi behar izan ziren arren, 2020an egon dira garaipenak eta hortaz, Irundarra Kirol Sariak banatu dituzte.

Leka Enea Mahai Tenis elkarteko ordezkariek jaso dute Klub Onenaren saria.
Alaine Aranburu Etxegoien
Irun
2021/02/05

Joan den urtean lehiaketa gehienak bertan behera gelditu ziren arren, saridunak nortzuk diren erabakitzeko jokatu ahal izan diren lehiaketa eta garaipenak kontuan hartu dituztela azaldu dute sailetik. 

Sari banaketa atzeratu den arren, Irundarra Kirol Sariak 2020 banatu dituzte. Borja Olazabal Kiroletako zinegotziak “Urte konplexu honetan taldeek eta kirolariek egindako lana” aldarrikatu du. Saria irabazle bakoitzari banan banan eman diote, eta guztira hiru talde eta kirolari dira irabazleak:

Emakumezkoen kategoriako Kirolari Onenaren saria Teresa Errandonea atletak irabazi du laugarren aldiz: 60 metroko hesi-denbora guztietako hirugarren marka onenarekin, pista estaliko Espainiako Txapelketan urrezko dominarekin eta Euskadiko errekorra betez. “Urte zaila izan zen iazkoa bizitzen ari garen guztiagatik eta sari hau jasotzeaz harro eta eskertuta sentitzen naiz” esan du Errandoneak.

Gizonezkoen kategoriako Kirolari Onenaren saria Julen Aginagalde eskubaloi jokalariak jaso du, Europako Selekzioen garailea izateagatik.”Etxetik jasotzen ditudan aitorpenak dira gehien eskertzen ditudanak” nabarmendu du Aginagaldek. 

Klub Onenaren saria Leka Enea Mahai Tenisa elkarteak eskuratu du, Endika Perezek Gizonezkoen Txapeldunen Ligan parte hartu duelako. Elkarteko zuzendaria den Josema Zuazuak garaikurra jasotzeaz “harro” daudela aitortu du.

Beste urte batez, Irundarron Saria ere banatu da, eta hiritarrek 399 bozekin Teresa Errandoneari ematea erabaki dute.

Efemerideak eta urteurrenak gogoratzeko sortu zuten aitorpen berezia Bidasoa 94-95ri egin diote, duela 25 urteko denboraldi horretan irabazi zuten Europako Koparengatik. Garai hartako zuzendaritzako kide ziren Fernando Morondo eta Jose Luis Muñozek, eta klubeko presidentea zen Beñardo Garciak jaso dute saria. Presidente zenak “Bidasoaren parte diren eta izan diren guztiak” ekarri nahi izan ditu gogora eta bere esanetan “Klubak aurrera jarrai dezala” desio du “berriz Artalekun dagoen sugarrak bizirik jarrai beza” erantsi du. 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Orioko Udalak eskatu dio Jaurlaritzari «lehenbailehen» konpontzeko ‘Gure Gaskuña’ itsasontziaren egoera

Gipuzkoa, Ekonomia

Legazpiko Bellotako langile guztiei ezarri diete aldi baterako erregulazioa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak plaka bat jarriko du larunbatean Iñaki Kijeraren omenez

Kirola, Gipuzkoa

Parte hartzaile gehiago baina emakume gutxiago Behobia-Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Bergara tentsio handiko eremu izendatu dute

Kultura, Gipuzkoa

Gutxiengoen istorioak eta ahots isilak izango ditu ardatz aurtengo Literaktum jaialdiak

Gipuzkoa, Kultura

Etxebizitza izango dute hizpide 21. Feministaldian, bihartik aurrera

Kultura, Gipuzkoa

Erresuma Batuko The Epiphoni Consort abesbatzak irabazi du Tolosako Abesbatza Lehiaketa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Espainiako Gobernuak eraikiko ditu Martuteneko kartzelako lurretan egitekoak diren laurehun etxeak

Gipuzkoa, Kultura

‘Noraeza eta bidea’ izeneko erakusketa eta bi artista liburu aurkeztu dituzte Oiartzunen

Kultura, Gipuzkoa

Patxi Goenaga hizkuntzalaria hil da

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.