2021/1

Antxeta Irratiaren barruan sortutako elkartea da Bozak. Behe Bidasoko herri irratiaren Irungo egoitzan azaldu ditu xehetasunak Zapirainek.
AITZIBER ZAPIRAIN: KAZETARIA

«Euskarazko hedabideetan dagoen kalitatea izugarria da»

‘Arduraz komunika dezagun’ dokumentala ekoitzi du kazetariak Bozak elkartearen eskutik. Euskarazko hedabideek hizkuntza sexistari emandako erabilera aztertzen du atzo aurkeztutako lanak.

Pedro Barruso.
PEDRO BARRUSO: HISTORIALARIA

«Espainiako Gerra eta gero, Hondarribia udatiarrentzako lekua zen»

1936-1975 urteen arteko Hondarribiko memoria leku historikoak ikertu eta liburu batean bildu ditu Barrusok. Garai hartako gizarteko klase altuenek «euskal Marbella» bat eratu zutela bertan iritzi dio historialariak.

Jesus Carrera lore eskaintza

Jesus Carrera fusilatu zutela 76 urte

1945eko urtarrilaren 16an erail zuten eskuin muturreko indarrek PCEko buruzagia Madrilen. Egun, Hondarribiko hilerrian daude gorpuzkiak, senideekin batera.

Mugarik gabeko Euskal Herria aldarrikatuko dute bihar Santiago zubian

Mugaren itxiera partzialak «nazio gisa dugun urradurak eta arrakalak areagotuko» dituela esan dute EH Bai mugimenduko kideek, Frantzia zein Espainiako estatuek beraien «izara uniformizatzailea sendotzeko baliatuko» dutela egoera hau.

lanbide.bulegoa

Aldi baterako 58 lanpostu sortuko ditu udalak iazko Lanbideren diru laguntzei esker

Lanbidek luzatutako 1.904.177,42€ erabiliko ditu udalak sektore publikoko eta hirugarren sektoreko entitateetako aldi baterako kontratazioak burutzeko, baita enpresei orain indarrean dauden kontratuekin laguntzeko.

Muliateko promozio pribatuetan irregulartasunak salatu ditu Abotsanitzek.

«Legez kanpokotzat» jo ditu Abotsanitzek Muliate eremuko hainbat duplex

Alderdiak salatu duenez, herritarrek eta udal arkitektoak atzemandako irregulartasunak bat datoz: etxebizitzak eta ganbarak lotu dituzte duplexak sortzeko.

Talaia institutuaren inguruak garbitu ditu udalak.

Segurtasun tarteak bermatzeko garbiketa lanak egin dituzte Talaia institutuaren inguruetan

Hezkuntza Sailaren eskumena izan arren, ikastetxearen atzealdean kokatutako mendi hegala garbitu eta egokitu du udalak.

Hondarribiko Mintzalagun egitasmoaren beste ekitaldi bat martxan jarri dute.

Mintzalagunean izena emateko bigarren deialdia, zabalik

Urtarrilean zehar eman ahal izango dute interesdunek izena, bidelari edo bidelagun gisa; bospasei laguneko taldeak osatuko dira.

Bi positibo gehiago atzeman dituzte Gurutze Gorrian

Bi berri hauekin, egun zazpi dira Irungo adinekoen zentroan gaitza duten egoiliarrak.

Ricardo Jurado adituak beste bi ikastaro eskainiko ditu Jaizubia Hipikan

Hilaren 2 eta 3ko lehen saioek izandako arrakastak beste bi ikastaro magistral antolatzera animatu ditu. Hilaren 16tik 17ra bigarrena egingo dute, eta 30etik 31ra aldiz, hirugarrena.

HITZA berritua eta 2020ko Urtekaria, elkarrekin

OARSO BIDASOKO HITZAren harpidedunek 32 orriko bi aldizkari jasoko dituzte ostiralean postontzian. Bat HITZA berritua da, bestea 2020ko Urtekaria.

‘Memoriaren mapa, Memoria lekuak Hondarribian 1936-1975’ liburuaren aurkezpena.

Hondarribiko memoria historikoa hizpide izango dute bihar Kultur Etxean

‘Memoriaren mapa, Memoria lekuak Hondarribian 1936-1975’ izenpeko liburua aurkeztuko du Pedro Barrusok bihar, 19:00etan hasita.

Garaipen bezain opari erraldoia

1995ean eskuratutako Europako Kopa oroitzeko opari berezia egin dio Ondare elkarteak Bidasoa eskubaloi taldeari.

80tik gora isun jarri dituzte azken astean Irunen

Gabonetan gora egin dute isunek, bereziki abenduaren 24 eta 31n.

Javier Esteban Indart kaleak itxura berria du

Dagoeneko amaitu dituzte kalea oinezkoentzako egokitzeko azken lanak. Monica Martinez eta Borja Olazabal ordezkariek kalea bisitatu dute gaur.

Errege Magoak

Errege Magoen bisita Jostaldi pilotalekura lekualdatu dute

Eguraldiaren iragarpena dela-eta gutun bilketa frontoian izango dela jakinarazi du Hondarribiko Udalak.

Urte berria kalean hasi dute pentsiodunek

Urteko lehen mobilizazioa egin du gaur Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak. Euria dela eta, udaletxeko arkupetan elkartu dira.

Go!azen 5.0 antzerkia

Aste honetako kultur ekitaldien agenda

Gabonetako oporraldiaren azken txanparako aurreikusitako kultur emanaldien berri eman du Hondarribiko Udalak.

Gehiago