[Bideoa] Gernikako Arbolan izango dira bihar Errege Magoak

Umeek gutunak emateko aukera izango duten arren, aldez aurretik gonbidapenak jasotzea ezinbestekoa dela gogorarazi dute.

Errege Magoak Gernikako Arbolan izango dira bihar. Hala jakinarazi du sare sozialetan Hondarribiko Udalak, baina gogorarazi duenez, haiekin aldez aurretik hitzordua finkatzea ezinbestekoa izango da. Horretarako, Arma Plaza informazio gunetik gonbidapenak jasotzera igaro beharko dira interesa duten haurrek, bihar arte, 10:00etatik 18:00etara. Horrez gain, gutunak online aurkez daitezkeela erantsi du tokiko gobernuak.

Ikus Errege Magoek Hondarribira bidean barkuan grabatutako bideoa:

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.