Jesus Carrera fusilatu zutela 76 urte

1945eko urtarrilaren 16an erail zuten eskuin muturreko indarrek PCEko buruzagia Madrilen. Egun, Hondarribiko hilerrian daude gorpuzkiak, senideekin batera.

Jesus Carrera lore eskaintza

Urtero bezala lore sortak utziko dizkiote Carrerari.

Jesus Carrera Olaskoaga buruzagi komunistaren fusilamenduaren 76. urteurrena beteko da bihar, larunbatarekin. Bi urtez preso egon ondoren, 1945eko urtarrilaren 16an fusilatu zuten hondarribiarra Alcala de Henaresko (Madril) kanposantuko hormaren aurka. 2018ko ekainean desobiratu zuten Carrera Aranzadiko adituek, haren senideen aurrean. Aste batzuk geroago, familiaren panteoian lurperatu zuten azkenean Carrera, anai-arrebekin batera.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.