Bi positibo gehiago atzeman dituzte Gurutze Gorrian

Bi berri hauekin, egun zazpi dira Irungo adinekoen zentroan gaitza duten egoiliarrak.

Gurutze Gorriaren erresidentzia maiz desinfektatu dute DYAko boluntarioek.

Irungo Gurutze Gorria adinekoen erresidentzian bi COVID-19 positibo berria atzeman dituzte, atzo Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako datu ofizialen arabera. Bi berri hauekin, zazpi dira gaitza duten bertako egoiliarrak.

Era berean, txostenari erreparatuta, Irungo Inmaculada zentroan ere oraindik egoiliar batek jarraitzen du COVID-19arekin gaixo.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.