2021/1/29

Udalbatzak onartutako azken kasazio errekurtsoaren gaineko balorazioa eta gogoeta egin du EH Bilduk.

EH Bildu: «HAPO berria egin behar dugu eta garesti aterako zaigu»

HAPOaren aurkako laugarren epaiari kasazio errekurtsoa jartzea, beste behin, ez du begi onez ikusi koalizio abertzaleak. Egoeraren gaineko balorazioa egin du udal taldeak.

Adinekoen isolamendua prebenitzeko programa funtzionamenduan dago jada

"Adinekoei zuzendutako jarduera eta zerbitzuak aditzera ematea du helburu programak" azaldu du David Nuño Gizarte Ongizateko zinegotziak.

A Tempo jaialdiaren nondik norakoak aurkeztu dituzte gaur goizean.

Astelehenean hasiko da laugarren A Tempo jaialdia

Otsailaren 1etik 5era bitartean garatuko du Musika eta Dantza Eskolak egitasmoa, nahiz eta aurtengoan, «barrura begira» izan beharko duen.

«Irungo etorkizunerako bermeak nahi ditugu»

Udal gobernu berriak aurkeztutako eta datorren astean Udalbatzan eztabaidatuko duten Gobernu Programaz aritu dira jeltzaleak. «Helburu zehatzik gabekoa» dela salatu dute.

Laugarren kasazio errekurtsoa jartzeko ezohiko plenoa egin zuen atzo udalbatzak.

HAPOaren aurkako laugarren epaiari kasazio errekurtsoa jarriko dio berriro udalak

Gaia jorratzeko ezohiko osoko bilkura egin zuen atzo Hondarribiko Udalak; soilik EAJk egin du helegitea aurkeztearen alde.

Biosnar inguruan ari dira arrantzalearen bila [Irudia: Ertzaintza]

[Bideoa] Bilaketa lanei ekin diete berriro larrialdi zerbitzuek

Atzo desagertutako arrantzalearen bila hasi da gaur goizean berriz ere Ertzaintzaren erreskate zerbitzua. Biosnar lurmuturraren inguruan ari direla haren bila zabaldu dute.

[Erreportajea] Josturak lehertzeko zorian

Honaino iritsi direla esan dute osasungintza publikoko langileek. Lan baldintza duinak, lan karga gutxitzea, eta bitartekoak eskatu dituzte. Osasun sistema publikoa babestea, hil ala biziko kontua bihurtu da.

Hondarribiko Alde Zaharrean dago Bazterretxearen kontsulta.
IKER BAZTERRETXEA: MASAJISTA-THAI OSTEOPATA

«Arazo fisikoak eta emozionalak gure gorputzean idatzita geratzen dira»

Aitonaren ogibidea oinordetzan sentituta, Bixente Artolarekin ekin zion masajea ikasteari. Handik urteetara erabaki zuen Thailandiara joatea. Emozioen eta fisikoaren arteko oreka da gakoa, eta hori mantentzen laguntzea da haren lana.

Nepaldala GKEko Alza, Beroz eta Lasa boluntarioak egitasmoan parte hartu duten ikasle eta kolaboratzaileekin [Irudia: Nepaldala].

[Erreportajea] Eraldaketarantz trekkinga

Nepalgo emakume nerabe eta neskekin hezkuntza proiektua garatzen ari da Nepaldala GKEa Katmandun. Hezkuntza aldaketarako giltzarri izatea da helburua.

Asteko denbora-pasen sariduna

Eremu termoludikoko sarrerek badute jabea.

Udalak etxera janaria eramateko establezimenduen zerrenda osatzen duen zerbitzua berraktibatu du

Janaria etxera eramateko edo jasotzeko eskaintzen duten establezimenduen zerrenda berraktibatu du udalak

Helburua taberna eta jatetxe horiei ikusgarritasun handiagoa ematea dela adierazi du udalak

Irungo langabe gehienak 45 urtetik gorakoak dira

Sexuari dagokionez, emakumeen artean langabezia tasa %15,2koa da, eta gizonena %10,7koa. Iazko otsailean baino langabe gehiago daude hirian.

Sortu: «Euskal Herrian txertoak behar ditugu, doakoak, publikoak eta unibertsalak»

Euskal Herrian ere txertoaren kudeaketa polemikoa izaten ari dela diote, «Madril eta Parisen irizpideen eta banaketaren menpe gaudelako euskal herritarrok». Osasun sistemaren planifikazio eta inbertsio falta salatu dute.

Hondarribiko COVID-19aren tasa 500era iritsi da

Astelehenean tasak 500dik gorakoa izaten jarraitzen badu, Jaurlaritzak herriko ostalaritza ixtea erabaki dezake. Irungo tasa 677koa da.

Hondarribiko langabe gehienak emakumeak eta 45 urtetik gorakoak dira

Herriko langabezia tasa orokorra %7,8koa da, pandemia hasi aurretik %7,5ekoa zen bitartean. Herriko 348 emakume eta 282 gizon daude lanik gabe.

Damarri plazako baserritar produktuen azoka. Segurtasun neurri guztiak betez ematen dute zerbitzua ekoizleek.

Azoka, berriz ere, eguraldi txarragatik bertan behera

Iragan asteburuan gertatu bezala, eguraldiaren iragarpena dela eta, San Pedro kaleko larunbatetako azoka ez egitea erabaki dute.

Gehiago