Jaizkibelgo arroketara eroritako arrantzale baten bila ari dira

Larrialdi zerbitzuen arabera, Jaizkibelen arrantza egiten ari zen gizon bat itsas kolpe baten ondorioz uretara erori da. Harekin arrantzan ari zen beste gizon batek eman du abisua.

Erreskate lanetan ari dira larrialdi zerbitzuak Jaizkibelen [Irudia: UVR Ertzaintza]. Erreskate lanetan ari dira larrialdi zerbitzuak Jaizkibelen [Irudia: UVR Ertzaintza].

Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Zerbitzua, Gurutze Gorriarekin batera, Jaizkibelgo itsaslabarretara eroritako arrantzale baten bila ari dira. Sare sozialetan ezagutarazi dutenez, bi gizon arroketan arrantzan ari ziren, 13:45 aldera itsas kolpe batek horietako bat uretara bota duenean. Itsasoz, airez eta lurrez haren bila ari dira. Momentuz, ez dute informazio gehiagorik zabaldu.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.