Adinekoen isolamendua prebenitzeko programa funtzionamenduan dago jada

"Adinekoei zuzendutako jarduera eta zerbitzuak aditzera ematea du helburu programak" azaldu du David Nuño Gizarte Ongizateko zinegotziak.

Adinekoak dantzan Irungo bestetan.

75 urtetik gorako pertsonei zuzendutako programa da. Aurten, bakarrik bizi diren 281 adineko gehiago daude hirian eta beraiek izango dute lehentasuna informazioa jasotzerako garaian. Lehenik, 158 pertsonekin jarriko dira harremanetan informazio gutun bat helaraziz, ondoren beste guztiekin. 

“Adinekoei zuzendutako jarduera eta zerbitzuak aditzera ematea du helburu programak” azaldu du David Nuño Gizarte Ongizateko zinegotziak. Aurreko urteetan zerbitzu hau jaso nahi izan ez zutenei, berriz informazioa eskainiko zaie. Izan ere, Nuñok uste du “Pertsona horien egoera aldatu ahal izan dela”.

Giza Ongizateko langile bat beraiekin jarriko da harremanetan, behin informazio gutuna jaso dutelarik. Elkarrizketa pertsonala egingo zaie baina bisitarik jaso nahi ez duenak, 943505152 telefonora hots eginez jakinarazi ahalko du.

Programa isolamendu soziala prebenitzeko baliabide baliagarria dela esan du Nuñok eta udala duela urte askotatik gai hau zaintzen ari dela erantsi du.

Beste urteetan hainbat tailer eskaini zituzten isolamendu soziala jasateko arriskuan dauden pertsonei zuzendutakoak, baina osasun neurri berriak direla eta aurten ez direla egingo adierazi dute udaletik.

Iaz egin zuten balantzeak, pandemiak baldintzatutako ondorioak eman zituen. Kontaktatutako pertsona guztietatik 38 elkarrizketatzea lortu zuten. Elkarrizketatuen %47,36 une horretan asetuta zituen beharrak, %18,42 narriadura kognitiboa izan zezaketen eta %23,68 gizarte harremanen falta izan zezaketela ikusi zuten.
 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.