Janaria etxera eramateko edo jasotzeko eskaintzen duten establezimenduen zerrenda berraktibatu du udalak

Helburua taberna eta jatetxe horiei ikusgarritasun handiagoa ematea dela adierazi du udalak

Udalak etxera janaria eramateko establezimenduen zerrenda osatzen duen zerbitzua berraktibatu du Moskuko taberna bat. Argazkia: Aia Taberna

Udalaren orrialdean berriz topa daiteke azaroan sortu zuten hiriko taberna eta jatetxe eskaintza atala. Zerrenda honen bidez, janaria etxera edo jasotzeko zerbitzua eskaintzen duten establezimenduak jaso nahi izan dituzte. 

Hiri Bultzada Arloa hiriko establezimenduekin harremanetan jarri dela eman dute jakitera udaletik, zerrenda eguneratzea eta ikusgarritasun gehiago ematea dute helburu. 

Zerbitzu honen parte izan nahi duten ostalariek, fgonzalez@irun.org helbide elektronikora idatzi beharko dute. 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.