2020/11/16

Irungo Udaltzaingoa.

60 salaketa baino gehiago jarri ditu Udaltzaingoak azken zazpi egunetan

Zigor espediente gehienak musukoa ez erabiltzeagatik zabaldu dituzte. Bestalde, bederatzi lagun kale zurruta egiteagatik isundu dituzte.

COVID-19: 106 kutsatu azken hiru egunetan

Aurreko asteburuarekin alderatuta behera egin du kutsatutakoen kopuruak. Behera egin du  100.000 biztanleko azken hamalau eguneko tasak Hondarribian, baina Irunen gora egin du azken horrek.

Irunen ere euskaraz 'gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan' aritzeko prest

Ostiralean hasiko den Euskaraldiaren harira egitarau zabala antolatu du Irungo Udaleko Euskara sailak. Hilaren 25etik abenduaren 5era bitarte luzatuko dute eskaintza.

20. Korrika Txikia Hondarribian

Haurren Eskubideen Nazioarteko Egunerako mintzaldia antolatu du udalak, modu telematikoan

Kami Mateo eta Bei M. Muñoz adituek eskainiko dute, ostiralean. Haien arteko elkarrizketaz gain, partaideen galdera eta kezkak argituko dituzte.

19 lanpostu eskainiko ditu udalak Lanbiderekin elkarlanean

Lanbidek lanpostuak sustatzeko duen programarekin bat doa udalak gaur aurkeztu dituen 19 lanpostuak.

Saharako errepublikarentzat askatasuna eskatu dute Irunen

Euskal Herri osoan bezalaxe, larunbatean ere irundarrak kalera atera ziren, Saharako errepublikarentzat bakea eta askatasuna eskatzeko.

Gehiago