60 salaketa baino gehiago jarri ditu Udaltzaingoak azken zazpi egunetan
Zigor espediente gehienak musukoa ez erabiltzeagatik zabaldu dituzte. Bestalde, bederatzi lagun kale zurruta egiteagatik isundu dituzte.
Irungo Udalak astero ematen dituen datuen arabera, 64 isun espediente zabaldu ditu Udaltzaingoak Irunen hilaren 9tik atzora bitarte. Gehienak (27 zehazki) musukoa ez eramateagatik izan dira. Beste hamar lagun ordutegia edo talde kopuruak ez errespetatzeagatik isundu dituzte, eta 17 taldean eta neurririk gabe kirolean aritzeagatik. Bederatzi lagun ere isundu dituztela jakinarazi du udalak, kale zurruta egitegatik eta azkenik, irundar bati ere zabaldu diote zigor espedientea, distantziak mantendu gabe erretzeagatik.