Haurren Eskubideen Nazioarteko Egunerako mintzaldia antolatu du udalak, modu telematikoan

Kami Mateo eta Bei M. Muñoz adituek eskainiko dute, ostiralean. Haien arteko elkarrizketaz gain, partaideen galdera eta kezkak argituko dituzte.

20. Korrika Txikia Hondarribian Hiru ikastetxeetako haurrak nahastuta, Korrika Txikiaren amaiera ekitaldian

Haurren Eskubideen Nazioarteko Egunerako (hilak 20, ostirala) Irungo Udalak konferentzia berezi bat antolatu du. Kami Mateo eta Bei M. Muñoz adituek eskainiko dute, online bidez. 19:00etan hasiko dute saioa, eta 20:30ean amaitzea aurreikusi dute. Bien arteko elkarrizketaz gain, gurasoen galdera eta kezkei erantzungo die bikoteak. 

Parte hartzeko interesa dutenek asteazkenera (hilak 18) bitarte dute izena emateko aukera, esteka honen bitartez. Mintzaldirako Zoom aplikazioa baliatuko dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.