Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Irunen ere euskaraz 'gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan' aritzeko prest

Ostiralean hasiko den Euskaraldiaren harira egitarau zabala antolatu du Irungo Udaleko Euskara sailak. Hilaren 25etik abenduaren 5era bitarte luzatuko dute eskaintza.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Irun
2020/11/16

Aurtengo Euskaraldia biribiltzeko egitarau berezia antolatu du Irungo Euskara Sailak. Ariketa soziala ostiral honetan (hilak 20) hasi arren, hilaren 25etik (asteazkena da) abenduaren 5era bitarte luzatuko dituzte ekintzak, gaur Monica Martinezek ordezkariak jakinarazi duenez. Guztietan neurri zorrotzak ezarriko dituzte, egungo osasun egoera dela eta.

«Euskara Irungo plazetan nahi dugu, indartsu eta sendo, euskara, hizkuntza erabilia eta bizia izatea. Eta honek guztion gogoa eta ahalegina eskatzen du: norbanakoei eta kolektiboei», esan du Martinezek gaurko agerraldian.

Honakoa da datozen asteotarako antolatu duen egitaraua:

  • Hilak 25 (asteazkena): Txor Txor umorezko bakarrizketa eskainiko du Nerea Arriolak Amaia Kultur Zentroan. «Euskaldunok eguneroko egoeretan euskararekiko ditugun harremanei buruzko gogoeta» egingo du.
  • Hilak 27 (ostirala): Ene Kantak talde nafarrak familientzako Liluragarria, gorputz barrura goaz ikuskizuna taularatuko du, 18:00etan, Amaia Kultur Zentroan. Abesti eta koreografien bitartez, Nere eta Eneko pertsonaiek leku liluragarri bat ezagutuko dute.
  • Hilak 28 (larunbata): Glu Glu taldeak Mari Errauskin familientzako antzezlana eskainiko du, 17:00etan.
  • Hilak 28 (larunbata): Bentazaharreko mutiko alaien eskutik, Kantujira saioa eskainiko dute 18:00etan, Musika Eskolako auditorioan.
  • Hilak 29 (igandea): Axut! Artedrama eta Dejabuk taldeek ekoitzitako Zaldi Urdina ikuskizuna eskainiko dute 19:00etan Amaia KZn.
  • Abenduak 1 (asteartea): Zoaz Pake Santuan helduentzako antzezlana taularatuko dute.
  • Abenduak 3 (osteguna): Euskaren Nazioarteko Egunerako bertso saio berezia antolatu dute Amaia KZko areto nagusian. Oihana Bartra, Julio soto eta Maite Berriozabal bertsolariak ariko dira.
  • Abenduak 5 (larunbata): Laburbira saio bat egingo dute euskarazko film laburren XVII. Zirkuituarekin. Emanaldiaren ondoren, Kateak film laburraren zuzendari Yolanda Mazkiarekin solasaldia izango da.

Saio guztiak doakoak izango dira, Mari Errauskin antzezlana izan ezik (4,40 euro ordaindu beharko dira). Gonbidapenak turismo bulegoan edo Amaian bertan eskuratu beharko dira. Halere, Kantujirarako eta Laburbirarako aldez aurretik izena eman beharko da, helbide honetara idatziz.

Udaleko ordezkariak gaineratu duenez, «programazio honek zentzu handiagoa izango du egun hauetan guztietan euskaraz gehiago, jende gehiagorekin eta gehiagotan hitz egiten badugu; eta hau guztia urteko gainerako egunetara zabaltzen badugu». Amaitzeko, oraindik aurtengo Euskaraldian izena eman ez dutenei apuntatzeko deia egin die. Esteka honetan egin daiteke, bihar arte.

Erlazionatutako edukia1.000tik gora irundarrek jada Euskaraldian izena eman duteEtxeko leiho eta balkoiak apaintzera deitu du Euskaraldiko lantaldeak
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

GHKk espediente bat irekiko du Zubietako erraustegiko sutearen nondik norakoak argitzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Harrera Sareak salatu du lau kide identifikatu dituztela etxegabeei janaria emateagatik

Euskal Herria, Gipuzkoa

Renfek autobusekin ordezkatu ditu Tolosa eta Beasain arteko tren zerbitzuak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Helmuga kalea izan dadin

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gipuzkoako zahar etxeetako lan baldintzak hobetzeko «ardura politikoa» har dezala exijitu dio ELAk aldundiari

Euskal Herria, Gipuzkoa

Insaustik eskatu du «ez politizatzeko» etxerik ez dutenen egoera

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.