Enrike Lekuona beka deialdian izen emateko epea ostiralean amaituko da
Arma Plaza Fundazioak koordinatzen du beka.
Azaroaren 20ean bukatuko da Enrike Lekuonaren omenez sortutako bekan izen emateko epea.
Itsasoa, ondarea eta euskara du izena ikerketa bekak, iraunaldia gehienez 18 hilabetekoa izango da eta 10.000 euro jasoko ditu ikertzaileak.
Euskaraz sortu beharko da bai proiektua, bai azterlana eta bai memoria.
Oinarriak Arma Plaza Fundazioaren orrialdean begiratu daitezke.