COVID-19ak hiru lagun gehiago kutsatu ditu Irunen, eta beste bi Hondarribian. Izurria hasi zenetik, denera, 302 positibo egon dira Bidasoan.
Juan Thalamas Labandibar kaleko ezkien aferaren gainean aritu berri da Jon Ugarte udaleko ordezkaria, zenbait zuhaitz kontserbatzeko udalak abiatutako lanen amaiera probestuz.
Antzerkia, zinema, musika, erakusketak... Hamaika jarduera eta ekitaldi antolatu dituzte udarako, guztiak egungo egoerari egokituta.
Hauteskunde egunean "dena ongi atera zedin" egindako esfortzua izan du hizpide agintariak, eta horri esker "normaltasun osoz" garatu zela eguna nabarmendu du.
Scooby Band gazte orkestrarekin partekatutako emanaldia ere barneratzen du zuzenekoak; baita Beti Mugan eta Itoiz taldeen bertsio bana ere.
‘Kostaldeko euskal sukaldaritza’ erakusketak bidaia ezberdin bat eskaintzen dio bisitariari, alegia, bertako sukaldaritzak jasandako eraginen gaineko, eta ezustekoz betetako bidaia historikoa.
«Bizitzen ari garen egoerari aurre egiteko erabaki arduratsua dela uste dugu. Gure gogoa, ilusioa, hainbat hilabetetako lana, bilerak, asmo berriak... pandemiak zapuztu ditu», esan dute sare sozialen bitartez.
Bandera, edo zuloa. Gizonen trainerua gora-beheratsu dabil. Emakumeena, berriz, borroka betean da beti norbait atzean uzteko.
Arratsaldeko 16:00etatik 18:30era bitartean Jaizkibel mendiaren aberastasunak zaintzeko erakusketa gunean izango da Aranzadi Zientzia Elkarteko aditua.
Irun Aurrera talka planaren barruan antolatu dituzte, COVID 19ak eragindako ondorioei aurre egiten laguntzeko. Asteazkenean (hilak 15) eta hilaren 22an eskainiko dituzte, online bidez.