Bertan behera utzi dute aurtengo Euskal Jira
«Bizitzen ari garen egoerari aurre egiteko erabaki arduratsua dela uste dugu. Gure gogoa, ilusioa, hainbat hilabetetako lana, bilerak, asmo berriak... pandemiak zapuztu ditu», esan dute sare sozialen bitartez.
Datorren abuztuaren 8an (larunbata) egitekoa zen Euskal Jira klasikoa bertan behera uztea erabaki berri dute antolatzaileek, datorren urtera arte itxaron beharko dute herritarrek. Haien arabera, ezinezkoa izango da segurtasun neurri guztiak betetzea. «Bizitzen ari garen egoerari aurre egiteko erabaki arduratsua dela uste dugu. Gure gogoa, ilusioa, hainbat hilabetetako lana, bilerak, asmo berriak… pandemiak zapuztu ditu», esan dute sare sozialen bitartez.
Halere, etena ez da erabatekoa izango. Aurten Jirarik gabe geratu arren, irundar guztiei baserritarrez janzteko deialdia egin diete.